Apolo Belvederekoa

Vatikanoko Museoek egina 1932
Apolo Belvederekoaren eskaiolazko kopia
Jatorrizkoa Vatikanoko Museoetan kontserbatzen da.

Apolo Belvederekoaren jatorrizko estatua Guliano della Rovere kardinalaren bilduma pribatuko obretako bat zen. Kardinala, 1503an, Julio II.a aita santua bihurtu eta estatua Vatikanora aldatu zuten, gaur egun dagoen lekura.

Figurak Apolo greziar jainkoa irudikatzen du. Artemisa jainkosaren neba bikia zen. Apolo, musikaren, poesiaren eta matematikaren jainkoa zen. Edertasunaren, neurritasunaren eta ordenaren ideiekin zuen lotura. Delfosko santutegiko burua zen, eta han aztikeriaren jainkoa zen. Mitologiak dioenez, santutegia gobernatzeko lehenik Piton sugea hil behar izan zuen. Uste da estatua honek Apolo sugea hiltzen irudika zezakeela. Bizkarrean geziak eramateaz gain, litekeena da eskuineko eskuarekin arku bati eutsi izana.