Laokoon eta haren semeak

Vatikanoko Museoek egina 1934
Laokoon eta haren semeen multzoaren eskaiolazko kopia
Jatorrizkoa Vatikanoko Museoetan kontserbatzen da.

Multzoak Laokoon troiar apaiza eta haren bi semeak irudikatzen ditu Poseidonek igorritako bi sugek erasotzen dieten unean. Troiako Gerrarekin lotutako eszena bat da. Laokoonek uko egiten dio zurezko zaldi ospetsua onartzeari eta hura hirian ez sartzeko gomendatzen du. Geroxeago, semeekin batera jainko-jainkosei sakrifizio bat egitean, bi suge irteten dira itsasotik eta Laokoon eta semeak hiltzen dituzte. Troiarrek interpretatzen dute heriotza horiek zaldia ez onartzeagatik jasotako zigorra direla, eta hura hirian sartzen dute. Gauean, zurezko zaldiaren barrutik Ulises irteten da greziar tropen parte batekin, hiriaren ateak irekitzen ditu eta Troia erorarazten du.

Jatorrizko eskultura garai guztietako greziar multzo ospetsuenetako bat da. 1506an iritsi zen Vatikanora, Erroman kasualitatez aurkitu eta gero. Barroko helenistikoaren adibiderik onenetakotzat jotzen da. Arte-estilo horren ezaugarri dira adierazpen-indarra, dinamismoa eta gorputzen irudikapen boteretsua.