Mariaren Bihotza plazako aztarnategiak udan irekiko ditu ateak
Bilboko San Frantzisko auzoan kokatuta dago espazio hori, eta Bilboko Udalaren tailer kulturalen erakusketak hartuko ditu ekainean
Sarrera doakoa da
Ekainaren 2tik 15era, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era. / 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara
Bertaratzen direnek 33 espezialitatetako 300 sorkuntzaz gozatu ahal izango dute; hala nola barne-dekorazioez, koadernatzeez edo patchwork-ez
Parte hartzeko, doako sarrera eskuratu beharko da Museoko webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Mariaren Bihotza plazako aztarnategian egingo da Bilboko Udalaren tailer kulturalen ohiko erakusketa, ekainaren 2tik 15era. Urtean zehar udalaren 80 tailer baino gehiagotan egin diren lanen hautaketa erakutsiko da.
Kultura eta Gobernantza Sailak 33 espezialitate eskaini ditu 2025-2026 ikasturtean zehar; besteak beste, altzarien zaharberritzea, arte aplikatuak, barne-dekorazioa, koadernatzea, patchwork-a edo hainbat pintura-teknika.
Mariaren Bihotza plazako aztarnategian egingo den erakusketak ikasturtean zehar egin diren 300 lan baino gehiago bilduko ditu, aurten eskaini diren teknika ugarietan sortu direnak.
Publikoak erakusketaz gozatzeaz gain, aztarnategiaz ere gozatu ahal izango du. Bilboko erdigunean dagoen leku paregabea da hori, eta bertako txoko bakoitzak historia zati bat kontatzen du.
Ezagutu ezazu hemen aztarnategia: Bilboko Berreginen Museoa
Ordutegia: ekainaren 2tik 15era, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era / 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara. Sarrera doakoa da leihatilan edo www.bilbokoberreginenmuseoa.eus webgunean.