
Irekita dago Berreginen Museoaren 2022-2023 ikasturteko marrazketa eta pintura ikastaroetan matrikulatzeko epea
Ikasturte honetan, matrikula soilik online egin ahal izango da, Museoaren webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Matrikula irailaren 13tik (10:00etatik aurrera) 18ra (19:00ak arte) bitartean egingo da
Edozein arrazoi dela-eta matrikula etxean online egin ezin duten pertsonei Museoan bertan (San Frantzisko kalea 14) eskainiko zaie sarbide digitalerako gunea
Pertsona bakoitzeko matrikula bakarra onartuko da
Ikasturtean, alor hauetako hainbat trebetasun landuko dira: marrazketa naturala, akuarelak, olio-pintura, bernizak eta akrilikoak
Bilboko Berreginen Museoak aurten ere marrazketa eta pinturako prestakuntza jasotzeko aukera eskainiko du 2022-2023 ikasturteko ikastaroen deialdi berriari esker. 125 plaza egongo dira, 5 taldetan banatuta. Horietan matrikulatzeko epea irailaren 13an hasi (10:00etan) eta 18an amaituko da (19:00etan).
Beste urte batzuetan bezala, eskolak Berreginen Museoaren egoitzan egingo dira, Mirasol Kondearen kaleko 2.ean.
Ikasturte honetan, matrikula soilik online egin ahal izango da, Bilboko Berreginen Museoaren webgunean (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus).
Matrikulazio-sistemaren funtzionamendua
Matrikula egiteko, Bizkaiko erakundearen webgunean sartu beharko da. Matrikulatzeko esteka JARDUERAK atalean egongo da.
Ikasle bakoitzak, matrikula egiteko orduan, hiruhilekoa edo hiruhilekoak eta taldeak aukeratu beharko ditu.
Hiruhilekoei dagokienez, hiruhileko baten, bitan edo hirutan (ikasturte osoa) eman ahalko da izena.
Taldeei dagokienez, aurten berritasun garrantzitsu bat dago: erabiltzaileak soilik txanda bat aukeratu ahal izango du eskaintzen diren bosten artetik.
Zerrendak osatzeko, zozketa egingo da txanda bakoitza aukeratu duten pertsonen artean, irailaren 20an.
Matrikula egitean, erabiltzaile bakoitzari matrikularen frogagiria emango zaio. Pertsona bakoitzari zenbaki bat emango zaio haren lehentasunarekin.
Zenbakiak automatikoki sortuko dira.
Matrikula bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko, salbuespenik gabe.
Matrikula irailaren 21etik 23ra formalizatuko da Berreginen Museoan, eta behin betiko zerrendak hil horren 30ean argitaratuko dira.
Sarbide digitala Museoan
Eten digitalari aurre egiteko asmoz, eta jarduera ahalik eta inklusiboena izan dadin (izan ere, aurten ere, matrikula online egin daiteke soilik), Museoak sarbide digitalerako gunea jarriko du zentroan erabiltzaileen esku. Oraingoan, hala nahi duten ikasleek matrikula Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14) egin ahal izango dute.
Horretarako, ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea, 94 679 02 55 telefonotara deituta (Museoaren ordutegiaren barruan). Hitzordua lortu ondoren, eskatzaileak erakundera etorri ahalko dira, eta bertako langileek matrikula egiten lagunduko diete, irailaren 13tik 18rako astean.
Marrazketa eta pintura
Ikasturtean zehar, hainbat trebetasun landuko dituzte arlo hauetan: marrazketa naturala edo akuarelak; era berean, marrazketa tekniken eta materialen alderdiak nahiz sormen-proiektuak landuko dira.
Marrazketa gogoko duten 14 urtetik gorako guztiei irekita daude ikastaroak, bai eta Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan daude banatuta:
Urriaren 4tik abenduaren 16ra
Urtarrilaren 10etik martxoaren 24ra
Martxoaren 28tik ekainaren 23ra
Txanda hauek egongo dira:
A TALDEA: astearteak eta ostegunak
10:30etik 12:30era
B TALDEA: astearteak eta ostegunak
16:00etatik 17:50era
C TALDEA: asteazkenak eta ostiralak
10:30etik 12:30era
D TALDEA: asteazkenak eta ostiralak
16:00etatik 17:50era
E TALDEA: astearteak eta asteazkenak
18:10etik 20:00etara
Matrikula 95 eurokoa izango da hiruhileko baterako, 185 eurokoa bi hiruhilekotarako eta 280 eurokoa ikasturte osorako (hiru hiruhileko). Pentsiodunek, erretiratuek, ezinduek, familia ugarietako kideek, langabeek eta ikasleek prezio hauek izango dituzte: 65 euro, 130 euro eta 195 euro, hiruhileko baterako, bitarako eta hiruretarako, hurrenez hurren.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 94 679 02 55 telefono zenbakira, edo bilatu Berreginen Museoaren webgunean egongo den informazioa, bertan egongo baitira jarraibideak eta matrikularen oinarri osoak. (Museoaren ordutegian).
BEHIN-BETIKO ZERRENDA: https://bit.ly/3Vb7mlc