“Artelana bere testuinguruan” irailean itzuliko da, eta Berreginen Museoak 2026-2027 ikasturtean eskainiko dituen aldi baterako erakusketetan zentratuko da
“Bizitza Paraleloak. La memoria de las copias” izango da hitzaldiaren izenburua, eta horren bidez aurkeztuko da Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko erakundeak pentsatutako erakusketa
Hitzaldia irailaren 24an izango da, 18:00etan, Museoan bertan
Parte hartzeko, doako sarrera eskuratu beharko da Museoko webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Bilboko Berreginen Museoak, ikasturteari hasiera emateko, bere jarduera arrakastatsuenetako bat aurkezten du: “Artelana bere testuinguruan”. Oraingo honetan eta 2026-2027 ikasturtean egingo diren hitzaldi guztietan, hitzaldiek hizpide izango dituzte datozen hilabeteetan eskainiko diren aldi baterako bi erakusketak.
Iraileko hitzaldia Itziar Martijak, Museoaren bildumen arduradunak, eskainiko du. Horren bidez, Ondarearen Europako Jardunaldiak direla-eta erakundeak urrian aurkeztuko duen aldi baterako erakusketa aurkeztuko du: “Bizitza paraleloak. La memoria de las copias”.
Hitzaldiak hiru ildo tematiko izango ditu:
- Kopien bidez kontserbatzen ditugun lanak, hala nola Hildesheimeko Kratera.
- Museografia ondoz ondo aldatu zaien artelanak, esate baterako, Samotraziako Garaipena, zeinen erreprodukzioek dagoeneko ikusgai ez dauden piezen egoerak kontserbatzen dituzten.
- Ikerketa-pieza gisa erabili diren erreprodukzioak.
Gai horien bidez, publikoa aldi baterako erakusketan eta Berreginen Museoaren bilduman murgilduko da.
Ikasturte honetan, berritasun gisa, hitzaldiek izaera parte-hartzaileago bat izango dute; izan ere, hirugarrena hitzaldi-tailer bat izango da.
Urria: Egiptoko idazkera
Azaroa: Izan gaitezen eskribak
Sarrera doakoa da eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretiazko sarrera lortzea Berreginen Museoaren web orrialdean www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Bizkaiko erakunde honek bere jarduera urtetsuenaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Izan ere, hamazazpi urte baino gehiago daramatza hilean behin erakundearen bilduma eta erakusketak gertutik aztertzen, eta dagoeneko hiriko kultura-erreferenteetako bat bilakatu da.
Berreginen Museoak 2006ko azaroan ireki zituen ateak berriro, Mariaren Bihotza eliza zaharraren egoitzan, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetarikoa da. Duela laurogei urte sortua, genero bereko museoen artean onenetarikoa da, ikusgai jarritako erreprodukzioen hautaketagatik eta kalitateagatik.