Bilboko Berreginen Museoak 2026ko Fair Saturday ekimenarekin bat egin du, Bilboko abesbatzak eskainitako emanaldi solidario baten bidez
«Elkarrekin kantuz» izenburupean, Iubilo Bilbao Abesbatzak kontzertua eskainiko du azaroaren 28an, arratsaldeko 20:30ean.
Fair Saturday festibalaren hamabigarren edizioaren esparruan kokatzen da emanaldia, eta azken horren helburua da Mundukide elkartearen lana ikusaraztea.
Sarrera doakoa izango da; halere, ikuskizuna bukatzean, entzuleek borondatezko dohaintza egin ahal izango dute, ekimen solidarioa babeste aldera.
Bilboko Berreginen Museoak bat egin du 2026ko Fair Saturdayrekin. Hala, kultura eta solidaritatea uztartzen dituen jendeari irekitako proposamen musikala antolatu du.
Datorren azaroaren 28an (arratsaldeko 20:30ean), Iubilo Bilbao Abesbatzak kontzertua eskainiko du, «Elkarrekin kantuz» izenburupean. Iubilo Bilbao Abesbatza emakumeak zein gizonak elkartzen dituen taldea da, eta beren ibilbidea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) hasi zuten abeslariz osatuta dago. Taldeak eskarmentu handia du estilo eta garai anitzetako musika korala interpretatzen. Aipatzekoa da abesbatza ospe handiko abeslari eta orkestrekin lankidetzan aritu dela haren ibilbidean zehar.
Fair Saturday festibalaren hamabigarren edizioaren esparruan kokatzen da emanaldia, eta azken horren helburua da Mundukide elkartearen lana ikusarazi ez ezik, elkartearentzat diru-bilketa egitea ere.
Kontzertua Bilboko Berreginen Museoan egingo da eta doakoa izango da, izena eman beharrik gabe. Ikuskizuna bukatzean, baina, entzuleek borondatezko dohaintza egin ahal izango dute, ekimen solidarioa babeste aldera. Aukera paregabea izango da, bai musika koralaz gozatzeko, bai kultura zein konpromiso soziala uztartzen dituen ekimenarekin bat egiteko.