Bilboko Berreginen Museoak marrazketa-ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean, eta zenbait nobedade izango ditu
Matrikula egiteko epea 2026ko ekainaren 4tik 11ra egongo da zabalik; Museoaren webgunean oinarriekin batera eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Toki mugatuak egongo dira (gehienez ere 25 pertsona ikasgela eta aste bakoitzeko)
Gai ugari landuko dira hiru asteetako bakoitzean: Hiriko begiradak, grabatua eta kolorearen sorkuntza.
Parte hartzaileek prestakuntzaren aste batean, bitan edo hirutan izena eman ahalko dute.
Bilboko Berreginen Museoak artearen eta prestakuntza artistikoaren aldeko apustua egingo du aurten ere. Hori dela eta, marrazketa eta margolaritza ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean. Oraingo honetan, jarduera berriak egongo dira eta aldaketaren bat edo beste egongo da landuko diren gaietan.
Matrikula online egin ahal izango da ekainaren 4tik 11ra bitartean, erakunde bizkaitarraren webgunean (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus). Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ekainaren 12an argitaratuko da. Onartuak izan diren ikasleek ekainaren 16tik 18ra bitartean aurkeztu beharko dute dokumentazioa (NANaren fotokopia eta ordainketaren ziurtagiria), eta matrikula formalizatu beharko dute helbide elektroniko honetan: info@bilbokoberreginenmuseoa.eus . Ekainaren 23an argitaratuko dira behin betiko zerrendak.
Programa hiru bloketan banatuko da. Lehenengo astean, uztailaren 1etik 7ra bitartean (biak barne), hauxe izango da landuko den gaia: hiriko begiradak. Hurrengo astean, uztailaren 8tik 14ra bitartean (biak barne), grabatua landuko da. Azkenik, uztailaren 15etik 21era bitartean (biak barne), kolorearen sorkuntza jorratuko dugu. Halaxe amaituko da hiru asteko ikastaroa. (Aste guztietako ordutegia hauxe izango da: 9:30-13:30)
Ikastaro trinko honetan aukera egongo da aste bakarrean, bi astetan edo hiru asteetan parte hartzeko. Aste bakarreko prestakuntzak 165 € balioko du (murriztua 115 €). Bi astetan parte hartzeko izen-ematea egiten bada, 225 € ordaindu beharko dira (murriztua 155 €). Azkenik, ikastaro osoa, hau da, hiru asteetakoa, egiteko izena emanez gero, prezioa 315 eurokoa izango da (murriztua 225 €).
Online matrikula
Ikastaroetan parte hartzeko, nahitaezkoa izango da online matrikula egitea Bilboko Berreginen Museoko webgunearen bidez (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus). Bertan izango dituzu eskuragarri izena emateko inprimakia eta ikastaroaren oinarri osoak. Izena emateko modalitate hori aukeratu da dokumentuak in situ maneiatu behar ez izateko. Norbaitek etxean ordenagailurik ez badu, aurretiazko hitzordua eska dezake 94 679 02 55 telefono-zenbakira deituta (Museoaren ordutegian), erakundeak eskuragarri jarriko duen ordenagailu baten bidez matrikula egin ahal izateko.
Kontuan hartu ikasgela eta aste bakoitzeko ikasle kopurua gehienez ere 25 pertsonakoa izango dela.
“HIRIKO BEGIRADAK”
Uztailaren 1etik 7ra
09:30etik 13:30era
Astelehenetik ostiralera
Bilbo Handitik paseoan arituko gara, hiriko paisaia gure bidaia-koaderno propioarekin marrazteko. Urban sketching teknika hurbiletik ezagutuko dugu eta perspektiba eta konposizioa landuko ditugu.
“GRABATUA”
Uztailaren 8tik 14ra
09:30etik 13:30era
Astelehenetik ostiralera
Erliebean landutako grabatuak egiteko hastapenak eskainiko dira, eta sinatutako eta zenbakitutako edizio bat egingo da. Hutsetik hasita grabatu xilografiko bat sortzen ikasiko dugu, eta edizio propio bat sortuko dugu.
“KOLORE ZUZENKETA”
Uztailaren 15etik 21era
09:30etik 13:30era
Astelehenetik ostiralera
Ikastaroak alde teorikoa zein praktikoa izango ditu, eta pigmentu natural eta sintetikoen historiara hurbilduko gaitu, baita argiak horietan duen eraginera ere. Pigmentu naturaletatik zein sintetikoetatik abiatuta antotipia-teknika praktikatu eta akuarela propioak egingo ditugu.
INFORMAZIOA
Egin zure matrikula hemen: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Edozein zalantza argitzeko, deitu 946790255 telefono-zenbakira 10:00etatik 13:00etara, asteartetik ostiralera bitartean.
Toki mugatuak. 25 pertsona ikasgela/aste (sei ikasle gutxienez)
Marrazkigintza maite duzu eta prestakuntza jaso nahi duzu? Sar zaitez Berreginen Museoan eta matrikula zaitez!
OINARRIAK:
MATRIKULA: