BLV ART 2026 Berreginen Museoan
2026(e)ko apirilaren 16(e)tik 2026(e)ko apirilaren 26(e)ra
Bilboko Udalak BLV – ART Jaialdiaren edizio berri bat jarriko du abian apirilaren 16tik 26ra, Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan sorkuntza artistikoko formatu berriak erakusteko. Jaialdiak XX. edizioa beteko du aurten, eta egitarau zabala eta anitza prestatu du, Bilboko auzoa kulturaren epizentroa eta ekimen eszeniko berritzaileez gozatzeko prest dauden pertsona guztien topagune bilakatuko duten proposamenekin.
Apirilaren 16tik (osteguna) 26ra (igandea) bitartean, publikoak antzerkia, dantza, performanceak eta ikus-entzunezko ekimenak ikusi ahal izango ditu, hamar konpainiaren eskutik, horietako bost Euskadikoak. Guztira hamaika emanaldi izango dira, guztiak Bilbon lehen aldiz programatuak, tartean bost erabateko estreinaldi eta Euskadin hiru estreinaldi. Emanaldiak Berreginen Museoan, Bilborocken, Arriaga Plazan eta San Frantziskoko Udaltegian izango dira.
Programazioa performancean, dantzan eta dramaturgia berrietan oinarritzen da, formatu ez-konbentzionalekin eta adin guztientzat. Erabateko estreinaldiak: "Tetas", Raira Rosenkjar (Euskadi); "52-BLAU", IXA (Euskadi-Galizia); "Free Tour-Bilbao", Perpetûa Vastarda (Euskadi); "Perpetua", Alba De Miguel & Miguel González (Espainia-Berlin); eta "Laberintua mugitzen da", Macarena Recuerda Shepherd (Euskadi). Bestalde, María García Veraren (Bartzelona-Murtzia) "La vía láctea", Paloma Calleren (Madril) "100 cosas que hacer hoy mejor que ver este espectáculo" eta Jaume Cloteten (Katalunia) "Alusinasons" piezak lehen aldiz ikusiko dira Euskadin. Gainera, Indómita Compañía (Euskadi) kopainiaren "Gemidos de un cuerpo sin órganos" lana eta Alex de la Croix eta Sara Ruiz Ferrerren (Madril) "Domingo de gramos" film laburra eskainiko dira.
BLV-2026. JAIALDIAREN PROGRAMAZIOA
- Apirilak 16, osteguna. 19:00etan. Bilborock.
Dramaturgia berriak. Gazte eta helduentzat. 40 minutu eta ondorengo solasaldia. ERABATEKO ESTREINALDIA.
“Tetas”, Raira Rosenkjar.
Eszenatokian emakume bat, emakume izan aurretik titi izan zena, eta titi izateagatik emakume bat besterik ezin izan zena. Titiak kulunkatzen, astintzen, zurrupatzen, gorputzetik hedatzen. Samurtasun-keinu bat, lotura-nahi bat. Bularra ematea bularra ematea nolakoa den gogoratu nahi duenari, eta bularra ematen zaion begietara begiratzea.
- Apirilak 17, ostirala. 19:00etan. Berreginen Museoa.
Dantza + DJSET. Adin guztietarako. 75 minutu. ERABATEKO ESTREINALDIA.
“52-BLAU”, IXA.
52-BLAU hondoratze baten ondoren espazio infinitu baten handitasunean bizirik irauteko saiakera da. Estimuluz, jendez eta informazioz betetako ozeano baten hutsean itotzen den lekua. Obra honek tristura bizi du gorputzak komunikatzeko gai ez diren testuinguru batean. Urpean, zeruaren urdin bizia, itsasoa eta infinitua ikustea besterik lortzen ez duen begirada. Publikoarekin dantza murgiltzailearen proposamen bat.
- Apirilak 18, larunbata. 17:00etan. Arriaga Plaza.
Harreman antzerkia. Gazte eta helduentzat. 150 minutu. ERABATEKO ESTREINALDIA.
“Free Tour-Bilbao”, Perpetûa Vastarda
Free Tour-Bilbao harreman-antzerkiko proiektu bat da, hainbat hiritako turistifikazioaren arazoa salatzen duena, auzoetan bizi diren pertsonei bozgorailu bat eta espazio kritiko bat eskainiz, arazo horren ondorioek nagusiki eragiten baitiete. Proiektua herriko herritarrekin eta artistekin elkarlanean sortu da, tokiko ehun kulturala sustatzeko eta horren aldeko apustua egiteko.
- Apirilak 19, igandea. 11:30ean. Arriaga Plaza.
Harreman antzerkia. Gazte eta helduentzat. 150 minutu. ERABATEKO ESTREINALDIA.
“Free Tour-Bilbao”, Perpetûa Vastarda.
Perpetûa Vastarda Nuria Hernandok (Bilbo) eta María Pizarrok (Barakaldo) 2024an sortutako Arte Bizien konpainia bat da, gune sortzaile hibridoak ekoitzi, ikertu eta sustatzeko helburuarekin.
Garrantzitsua: mugikorra kargatuta eta aurikularrak izatea. Oinetako erosoak, ura, eguzkitako krema edo euritakoa ekartzea gomendatzen dira ibilbiderako .
- Apirilak 19, igandea. 11700etatik 21:00etara. Bilborock.
Performance iraunkorra. Adin guztietarako. 240 minutu. EUSKADIN ESTREINAILDIA.
“100 cosas que hacer hoy mejor que ver este espectáculo”, Paloma Calle.
Lau ordutan zehar, Paloma Calle eta Jone García artista gonbidatuak bi minutuko ekintzen zurrunbilo geldiezinean murgilduko dira. Emanaldian poesia, azalkeria, politika, publikoarekiko konplizitatea, umore absurdua edo hutsunearentzako lekua dago. Edan, jan, erre, dantzatu, espirituei dei egin... Ikusleak performancean zehar sartu eta irten ahal izango dira, aretoko argibideak errespetatuz.
- Apirilak 22, asteazkena. 19:30ean. Bilborock.
Performancea. Gazte eta helduentzat. 50 minutu. Euskera (gaztelania, frantsesa, portugesa).
“Gemidos de un cuerpo sin órganos”, Indómita Compañía.
Proposamen eszeniko honetan, sedukzioa eta munstrotasuna ikusleen begiradaren bitartez aurkitzen dira. Ikusleek voyeur-ak edo proposatzen den esperientziaren kontsumitzaileak izatea aukeratuko dute. Aktorearen gorputza domeinu kolektiboko eremu bihurtuko da azkenean, zuntz, tendoi eta organo multzo desantolatu batean. Gorputz desantolatu bat, organorik gabeko gorputz bat.
- Apirilak 23, osteguna. 19:00etan. Bilborock/ Berreginen Museoa.
Site specific-Danza-Performance murgiltzailea. Adin guztietarako. 40 minutu. ERABATEKO ESTREINALDIA.
“Perpetua”, Alba De Miguel & Miguel González.
Perpetuak zalantzan jartzen ditu edertasun-estandarrak eta autoirudiaren presioa. Murgiltze esperientzia honetan esperientziatik haratago doan gorputz baterantz gidatuko gaituzte.
- Apirilak 24, ostirala. 19:00etan. San Francisco Udaltegia.
Film laburra. Gazte eta helduentzat. 30 minutu eta solasaldia.
“Domingo de gramos”, Alex De La Croix + Sara Ruiz Ferrer.
Alex de la Croix zinegile, aktore eta ekintzaile queer eta Sara Ruiz Ferrer aktore eta sortzaile eszenikoak elkarrekin idatzi eta protagonizatzen dute Alex de la Croixek zuzendutako film labur hau. Olga eta Fabiana begirada maskulinoaren menpe dauden bi lagun dira, gizartean baliozkotzeko. Mundua erabat drogatuta konpon daiteke? Baietz uste dute.
- Apirilak 25, larunbata. 19:00etan. Berreginen Museoa.
Performancea. Gazte eta helduentzat. 70 minutu. EUSKADIN ESTREINAILDIA.
“La vía láctea”, María García Vera.
“La vía láctea”hitzaldi performatibo bat da, hasiera kontzeptuaren ingurukoa: prozesu baten, ideia baten, ekintza baten, bide baten hasiera. Pieza hasierako metaketa, hasierako hasiera edo amaigabeko hasiera gisa eraikitzen da, eta zerbait berria agertzen den unean nola iraun behar den begirada jartzen du.
- Apirilak 26, igandea. 11:30etik 14:00etara. Berreginen Museoa.
Dantza-Instalazioa. 0-4 urteko haurrak. Paseak 20 minuturo. ERABATEKO ESTREINALDIA.
"Laberintua mugitzen da", Macarena Recuerda Shepherd.
0 eta 4 urte bitarteko haurrei zuzendutako dantza-pieza da. Mugimendua ez dago aldez aurretik koreografiatuta, baizik eta jolasetik eta txikien parte-hartze aktibotik ateratzen da. Instalazioa, material birziklagarriekin eraikia, espazio bizi bat bezala aurkezten da: eraldatzen den labirintoa, arnasa hartzen duena, bertan bizi direnen erritmoan mugitzen dena. Obra instalazio plastikoaren, joko koreografikoaren eta esperientzia sentsorialaren arteko mugan kokatzen da.
- Apirilak 26, igandea. 19:00etan. Bilborock.
Performancea-kontzertua. Gazte eta helduentzat. 50 minutu. EUSKADIN ESTREINAILDIA.
“Alusinasons”, Jaume Clotet.
Pieza hau instalazio-kontzertu bat da, non pertsonaia bat eldarniozko eta karikaturazko logika alkoholikoek menderatzen eta arrastatzen duten. Artista bere alter egoan banatzen da, musika elektronikoko bere lehen albuma aurkezteko aprobetxatzen duen abeslari amateurra, abesti kostunbrista, komiko eta metaforikoekin, baina show-ak berehala bideratzen du botiloi irudimentsu eta parodiko batera. Esperientzia burutsua, non standup eta kontzertu konbentzionalaren ertzek gainezka egiten duten umore inozente, zalantzati eta hauskorreko estido bat azaleratzeko.
TRADIZIO HANDIKO PROGRAMA
BLV-ART 2007an sortu zen "Bilbo Zaharra, kulturarako zubia" izenarekin, udalaren kultura-estrategiaren barruan kultura-programa aitzindari gisa, auzoaren inguruan kultura-jardueren programa zabal bat bultzatzeko helburuarekin. Horrela, ekimenak auzoari balioa eman nahi dio, bere programazioarekin erakargarri eginez Bilboko herritar guztien begietara, eta, aldi berean, Hiribilduarekin duen komunikazioa sustatu nahi du kulturaren bitartez.
Bere ibilbidean zehar, BLV- ARTek diziplina guztietako arte proposamen berritzaileenak aurkeztu ditu Bilbo Zaharrean, horrela bilbotarrei eta bisitariei inguru honetako interes kultural zabala ezagutarazteko. Alde horretatik, Bilboko Kulturaren 2023-2033 Plan Estrategikoaren ekintza-ildoen barruan kokatzen da. Plan horrek kultura-eszena deszentralizatzea sustatzen du, hiriko auzoetara hurbiltzeko.
SARRERAK ETA ERRESERBAK
Jarduera guztiak doakoak izango dira lekua bete arte, Bilborock aretoan egingo direnak eta Free Tour-Bilbao emanaldiak izan ezik. Bilborock aretokoak bost euroko kostua izango dtute.
- Bilborockeko ikuskizunetarako eta Free Tour Bilbao ikuskizunerako sarrerak Bilbao Kulturaren webgunean eta leihatilan salgai, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik.
- San Frantziskoko Udaltegian eskainiko den “Domingo de gramos” film laburrerako gonbidapena jaso beharko da ordubete lehenagotik. Gehienez bi pertsona bakoitzeko.