Bilboko Berreginen Museoak M8a ospatuko du emakumeekin zerikusia duten antzinako sinesmenetan murgilduta
“Mitoak orbitan. El Universo a la vista” aldi baterako erakusketaren ildoari jarriki, ilargiak emakumeengan daukan eraginari buruzko antzinako sinesmenak izango ditugu hizpide
“Venusenak gara. Ilargiarenak gara/Somos de Venus. Somos de la luna” ekimena bi zatitan banatuko da: lehenengo zatian, aldi baterako erakusketa ezagutzeko bisita gidatua egingo da; bigarrenean, ordea, gaiari lotutako dastaketa txiki bat eskainiko da
Jarduera hori (doakoa), Museoaren Berdintasun Planaren baitan dago sartuta, eta martxoaren 8an egingo da museoan bertan 12:00etan (euskaraz) eta 13:00etan (gaztelaniaz)
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da 94 415 02 31 telefono-zenbakira deituta
Bilbon, 2026ko martxoaren 6an. Bilboko Berreginen Museoak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko du beste behin martxoaren 8an. Oraingoan, egun ikusgai dagoen aldi baterako erakusketa izango dugu abiapuntu: “Mitoak orbitan. El Universo a la vista”. Familia osoarentzako erakusketa honek bildumako hamar pieza izango ditu oinarri, eta gaur egun unibertsoari buruz daukagun ezagutzan antzinateak zer nolako eragina izan duen aztertuko du.
Hortik aurrera, “Venusenak gara. Ilargiarenak gara/Somos de Venus. Somos de la luna” jarduerari ekiteko bisita gidatu bat egingo dugu, ilargiak emakumeengan duen eraginarekin lotutako antzinako sinesmenak aztertzeko. Doako bisita horiek martxoaren 8an bertan egingo dira, 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gaztelaniaz.
Bi bisitei amaiera emateko, gaiarekin lotutako dastaketa gastronomiko txiki bat egingo dugu.
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da 94 415 02 31 telefono-zenbakian.
Bilboko Berreginen Museoak urteak daramatza bere Berdintasun Planean lan egiten. Plana etengabe eguneratzen da eta mota horretako ekintzak barne hartzen ditu, paperaz harago doazenak. Ekintzok berdintasunarekiko benetako konpromisoaren isla dira, eta erakunde bizkaitarrak asmoa du aurrerantzean ere programazioaren baitan halakoak sartzeko.