San Balendin eguna eta Bilboko Inauteriak indartsu datoz Berreginen Museora
Erakunde bizkaitarrak ospakizun bikoitza antolatu du otsailaren 14rako
Batetik, familientzako bisita-tailer bat antolatu du, Kupidoren arkua eta gezia egiteko
Gainera, helduek astrologiaren jatorria arakatzeko aukera izango dute, maitasun erromantikoaren betiereko mitoa ezagutzeko
Bi jarduerek museoan aldi baterako ikusgai dagoen erakusketa izango dute hizpide: “Mitoak orbitan. El Universo a la vista”
Bisita-tailerrean parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da telefono-zenbaki honetara deituta: 94 415 02 31. Hitzaldirako, ordea, webgune honetan eman behar da izena: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Bilboko Berreginen Museoak bere egitarauan dagoeneko ezinbesteko bihurtu diren bi jarduera aurkezten ditu: San Valentin eguna eta Inauteriak. Aurtengoan, bi ospakizunak egun berean izango dira, eta, beraz, erakunde bizkaitarrak ospakizun bikoitza egitea erabaki du. Bi jarduerek oinarri bera izango dute: gaur egun museoan ikusgai dagoen aldi baterako erakusketa: “Mitoak orbitan. El Universo a la vista”. Erakusketa hori Museoaren bildumako hamar artelanek osatzen dute, eta horien bidez jorratuko da antzinatasunak zer-nolako eragina izan duen gaur egun unibertsoari buruz daukagun ezagutzan.
Batetik, familientzako bisita-tailer bat antolatu da, non planetak zeharkatu eta aldi baterako erakusketa ezagutu ostean, parte-hartzaileek Kupidoren arkua eta geziak egingo dituzten. Horrez gain, helduentzako hitzaldi bat egongo da, astrologiaren jatorriak arakatzeko eta maitasun erromantikoaren betiereko mitoa aztertzeko.
Hona hemen bi jardueren inguruko xehetasunak:
2026ko INAUTERIAK: FAMILIENTZAKO BISITA-TAILERRA: Kupido
Eguna: larunbata, 2026ko otsailak 14
Ordua: 11:00etan
Adina: 6-12 urte
Iraupena: 90 min.
Prezioa: 1 € parte-hartzaile bakoitzeko (haurrak zein helduak)
Izen-ematea: 94 415 02 31
Zertan datza?: Aldi baterako erakusketan eta San Valentin egunean oinarritutako bisita-tailerra.
Tailerrean Kupidoren arkua eta gezia egingo dira, Inauterietan mozorrotzeko.
- Haur bakoitza heldu batekin etorri beharko da.
SAN VALENTIN 2026: Izarretan idatzia
Eguna: larunbata, 2026ko otsailak 14
Ordua: 13:00etan
Adina: Helduak
Iraupena: 90 min.
Prezioa: Doakoa
Izen ematea: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Zeri buruz arituko gara?: Antzinaroaz geroztik maitasuna indar kosmikotzat hartu izan da, hau da, erakarpen unibertsalaren printzipiotzat hartzen zen, erromantizismoaren ideiatik harago zihoana, eta astrologia kosmos horren hizkuntza sinbolikoa zela uste zuten.
Aurten, San Valentin ospatzeko, iragan horretara itzuliko gara, ordu hartako astrologiaren jatorria arakatzeko eta maitasun erromantikoaren betiereko mitoari aurrez aurre begiratzeko.