Bilboko Berreginen Museoak izarrarteko bidaia antolatu du Gabonak ospatzeko
Ikus-entzunezko esperientzia zoragarria da familiartean Unibertsoaz gozatzeko eta “Mitoak orbitan. El Universo a la vista” aldi baterako erakusketa berria ikusteko
“Izarretara bidaia” izenburupean kokatzen da jarduera, eta abenduaren 27an (10:00etatik 18:00etara) eta abenduaren 28an (10:00etatik 13:00etara) egingo da
Doako ekitaldi honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea aurretiaz, eta horretarako telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 94 415 02 31
Adin guztietako publikoari dago zuzenduta
Bilboko Berreginen Museoak Gabonak ospatu nahi ditu eta, aurten ere, familiartean gozatzeko jarduera bat eskaini nahi du. Oraingoan, “Izarretara bidaia” izeneko ikus-entzunezko esperientzia antolatu du, “Mitoak orbitan. El Universo a la vista” aldi baterako erakusketa berria oinarri hartuta.
Mitologia, artea, eta zientziaren arteko zubi-lana egiten du erakusketak, zeinak jende guztiarentzat irisgarri jartzen baitu kosmosa. Familiarekin ikusteko erakusketa da eta, bildumako hamar piezen bidez, aztertuko dugu Antzinatasunak unibertsoari buruz gaur egun dugun ezagutzan izan duen eragina. Erakusketa 2025eko urriaren 24tik 2026ko maiatzaren 24ra bitartean egongo da zabalik, Bizkaiko erakundean.
Unibertsoan barrena bidaiatzeko, Museoak ikus-entzunezko planetarioa antolatu du 2025eko abenduaren 27an eta 28an, adin guztietako jendeak gozatu dezan konstelazio eta izarretara bidaiatzeaz, eta hori guztia Bilbotik irten beharrik gabe.
Doako jarduera da eta askotariko txandatan eskainiko da, baina aurretiaz izena eman beharra dago, 94 415 02 31 telefono-zenbakira deituz.
Abenduak 27, larunbata. Emanaldi hauetan bisitatu ahalko da planetarioa:
- 10:00 - gaztelania
- 11:00 - euskara
- 12:00 - euskara
- 16:00 - euskara
- 17:00 - euskara
- 18:00 - gaztelania
Abenduak 28, igandea. Emanaldi hauek eskainiko dira:
- 10:00 - gaztelania
- 11:00 - euskara
- 12:00 - euskara
- 13:00 - gaztelania
INFORMAZIOA
2025eko abenduaren 27an eta 28an
Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko 14)
Adina: Adin guztietarako (Gehienez bi heldu haur bakoitzeko)
Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara eta 10:00etatik 13:00etara
Prezioa: Doakoa
Informazioa eta erreserbak: 944 150 231