Kapsula Gabonak Berreginen Museoan
Gabonetako mikroantzerki Jaialdia
"KAPSULA GABONAK" EKIMENAREN LAUGARREN EDIZIOA ABIAN JARRI DU BILBAOHISTORIK
KAPSULA GABONAK mikro-antzerki jaialdiak Gabonetako aisialdiko programazioa biribilduko du, Bilboko bihotzean barrena ibilbide berezia eginez, auzo historikoetan barrena
BILBAOHISTORIKOk KAPSULA GABONAK aurkezten du, oraingo honetan abenduaren 11tik 14ra izango den ekimena, gure botxoa sortu zuen inguru honen xarma ezagutu eta berraurkitzera gonbidatzen gaituena auzo historikoetan Gabonen fokuan jartzeko sortua. Antzerkiaz gozatu ahal izanik Bilbo zaharreko, Alde Zaharreko eta Atxuriko hainbat lokal komertzial eta kulturaletan.
• Bilboko Udaleko Jai Arloaren laguntzarekin, KAPSULA GABONAK aurtengo Gabonetako jardueren programaren parte da. Bertan, berriz ere, hiri osoko programazio bikainaz gozatu ahal izango dugu.
• Gurutze Beitiaren zuzendaritzapean, KAPSULA Gabonakek 15 ikuskizun aurkezten ditu, 29 aktore, musikari eta dantzari baino gehiago protagonista dituztenak, beren arteaz gozaraziko gaituztenak. Horrela ikusleek aurrez aurre topo egingo dute Gabonetako jaialdi honetako protagonistekin hainbat denda, kultur lokal, tailer eta bestelako leku interesgarritan, programazio berezi honetaz gozatu ahal izanik.
• Ikuskizun guztietarako sarrera doakoa eta librea izango da, bete arte. Espazioak kontuan hartuta, edukiera mugatua da, eta lekua lortu ahal izateko antzezpen bakoitzera aldez aurretik joatea gomendatzen dugu. Ikuskizunek, batez beste, 15 eta 20 minutu arteko iraupena dute, egunero ikuskizun desberdinak ikusi ahal izateko.
Kapsula Gabonak, Gurutze Beitia aktore ezagunaren zuzendaritzapean egongo den jaialdia da. Besteak beste Gorka Aguinagalde, Maribel Salas, Txemi Parra, Ugaitz Alegria, Susana Soleto, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Gurutze Beitia bera izango dira bertan.
Bere zuendariaren hitzetan: “Eta konturatu gabe gure laurtekora iritsi gara. Nork esango zigun 2022an saltokietan egindako mikro antzerki jaialdi txiki batek arrakasta hori izango zuela? Oso pozik gaude Kapsula berriro programatzeaz, poz-pozik bilbotarrek, ikusitakoa ikusita, beharrezkotzat sendotzen ari den jaialdira joaten jarraitzen dutelako. Urtero bezala, proposamen originalak, bereziak eta hemengoak aurkezten ditugu”.
Jaialdiaren helburua euskal arte eszenikoak sustatzea da, Bilboko auzo historikoetan Gabonen fokuan jarriz. Horretarako, auzo horien eta bertako saltokien xarma deskubritu edo berraurkitzera gonbidatzen ditu, hainbat eremu hartzen dituzten proposamenen bidez, hala nola komedia edo drama, dantzaren, inprobisazioaren edo monologoaren esparruetatik pasatuz.
- Jaialdiak ibilbide libre batzuk sortzea proposatzen du, publikoak espazioak eta haien bitxikeriak ezagutzeko eta, aldi berean, Alde Zaharra, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala eta Atxuri bisitatzeko.
Nabarmentzekoa da Alde Zaharreko merkatarien elkarteen, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkatarien elkartearen eta kultura- eta merkataritza-guneen lankidetza.
"Antzerkiaren mundua publikoari hurbildu nahi diogu, partaide bihurtuz, proposamen dibertigarri eta lotsagabeen bidez, balioa, arima eta nortasuna duten espazioak okupatuz, hala nola saltokiak, tailer artistikoak, museoak eta Bilboko auzo historikoak osatzen dituzten auzoetako espazio bereziak. Baina, batez ere, hiri baten eta bere auzoen benetako esentzian esku hartzen saiatuz, jardun gehienak kulturaz gozatzeko ohikoak ez diren espazioetara eramanez, eta horrek bi sektoreen arteko elkarrizketa garrantzitsua sortzea ahalbidetzen digu. Iaz 2.500 ikusle baino gehiago izan genituen eta edizio honetan kopuru hau gainditzea espero dugu "
BERREGINEN MUSEOAN:
Abenduak 11:
HEROIAREN MINA
19:30.
BERREGINEN MUSEOA (San Frantzisko 14 kalea)