
Bilboko Berreginen Museoak eta Euskal Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko hitzaldiak eta familientzako tailer bat antolatu dituzte
Aurten, Ondarearen Europako Jardunaldien 25. edizioa egingo da Bizkaian. Ekimenaren baitan, eraikin eta eraikuntzen bidez arkitektura ezagutzeko gonbita luzatuko da, hor baitaude gordeta gure historia eta bizimoduaren ispilua eta motorra.
Berreginen Museoak hitzaldi bat antolatuko du urriaren 23an, museoak bere historian zehar bete dituen eta beste erabilera batzuetarako pentsatuta zeuden eraikinen inguruan hitz egiteko.
Gainera, urriaren 11an eta 17an, Museoko beirateak berregiteko aukera emango duen tailer bat eskainiko da.
Bere aldetik, Euskal Museoak hitzaldi bat antolatu du gaur egun hartzen dituen eraikinen atzean dagoen historia ezagutzera emateko.
Tailerrean izena emateko, deitu telefono-zenbaki honetara: 94 415 02 31.
Beste urte batez, Bilboko Berreginen Museoak eta Euskal Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatuko dituzte. Oraingoan, Bizkaian izango den jardunaldiak eraikin eta eraikuntzen bidez arkitektura ezagutzeko gonbita luzatuko du, hor baitaude gordeta gure historia eta bizimoduaren ispilua eta motorra.
Bizkaiak iraganera begiratuko du etorkizunera pauso bat emateko. Horretarako, ikuspegi berriak ireki eta gure kultur ondareak aurrean dituen erronken inguruan hausnartuko du.
Bilboko Berreginen Museoak eta Euskal Museoak programazio berezia izango duten jardunaldi hauek antolatu dituzte:
Berreginen Museoa:
BERPIZTU. BERRIZTU EDO HIL
Hitzaldia
1927an sortu zenetik, Bilboko Berreginen Museoak, beste erabilera batzuetarako sortu ziren hiru eraikin erabili ditu. Bi eskolek eta eliza batek hartu dituzte bere bildumaren molde-lanak ia ehun urteko ibilbide honetan zehar.
Gainera, lekualdatze bakoitza erronka bat izan da, desagerpena saihesteko bere burua berritzera behartua ikusi duen erakunde honentzat. Hitzaldi honen bidez, museoak aurre egindako erronka horretara eta beste batzuetara hurbilduko gara, eta ezagutu egingo ditugu bere hormei bizitza eman dieten anekdotak eta pertsonak.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea. Sarrera librea edukiera bete arte.
Hizkuntza: Gaztelania
Data: Urriaren 23a, osteguna, 18:00etatik 19:15era.
Tokia: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14).
Info: 94 415 02 31
ARGI BELOAK
Familientzako tailerra
2016tik, Berreginen Museoa kolorez betetako eliza batean dago. Argia beirateetatik iragazten da eta bilduma osatzen duten eskulturak margotzen ditu. Familientzako tailer honen bidez, Mariaren Bihotzeko elizako beirateetako motiboak eta koloreak berregingo ditugu, eta gurekin eraman ahalko dugu horien magiaren zatitxo bat.
Parte hartzeko aldez aurretik erreserba egin beharko da, honako telefono-zenbaki honetara deituta: 94 15 02 31
Hizkuntza: Gaztelania
Data: Urriaren 11a, larunbata, 12:00etan (familientzako tailerra).
Urriaren 17a, ostirala, 18:00etan (helduentzako tailerra).
Tokia: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14).
Info: 94 415 02 31
Euskal Museoa:
ESKOLATIK MUSEORA. XVII. MENDEA/XXI. MENDEA
Hitzaldia: Amaia Basterretxea
Euskal Museoa eraikin-sare korapilatsu batez dago osatuta. Bakoitzaren istorioek, mendeetan zehar elkarri lotuak, aterpe eman zieten XX. mendearen hasieran egun Euskal Museoaren izenpean biltzen ziren bildumei.
Hitzaldi formatua izango duen iraganerako bidaia honen bidez San Andres eskolaren jatorrira bidaiatuko dugu eta, ondoren Errukiaren Etxe Santuko zeramika-tailerretara, María Muñozeko lantegira eta berriztutako museo-sarearen parte izango den eraikin berrira.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea. Sarrera librea edukiera bete arte.
Hizkuntza: Euskara eta gaztelera.
Data: Urriaren 9a, osteguna, 18:00etatik 19:15era.
Tokia: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14).
Info: 94 415 02 31