
Bilboko Berreginen Museoak marrazketa-ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean, eta gai berriak landuko dira
Matrikula egiteko epea 2025eko ekainaren 5etik 12ra egongo da zabalik; Museoaren webgunean oinarriekin batera eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Toki mugatuak egongo dira (gehienez ere 25 pertsona ikasgela eta aste bakoitzeko)
Gai desberdinak landuko dira hiru asteetako bakoitzean: Hiriko begiradak, grabatua-xilografia eta zianotipia
Parte hartzaileek prestakuntzaren aste batean, bitan edo hirutan izena eman ahalko dute.
Bilboko Berreginen Museoak artearen eta prestakuntza artistikoaren aldeko apustua egingo du aurten ere. Hori dela eta, marrazketa eta margolaritza ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean. Oraingo honetan, jarduera berriak egongo dira eta aldaketaren bat edo beste egongo da landuko diren gaietan.
Matrikula online egin ahal izango da ekainaren 5etik 12ra bitartean (uztailaren 1era arte luzatuko dira grabatu-xilografiari eta zianotiopiari buruzko ikastaroak egin nahi dituztenentzat) erakunde bizkaitarraren webgunean (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus). Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ekainaren 13an argitaratuko da. Onartuak izan diren ikasleek ekainaren 17tik 19ra bitartean aurkeztu beharko dute dokumentazioa (NANaren fotokopia eta ordainketaren ziurtagiria), eta matrikula formalizatu beharko dute helbide elektroniko honetan: info@bilbokoberreginenmuseoa.eus . Ekainaren 24an argitaratuko dira behin betiko zerrendak.
Programa hiru bloketan banatuko da. Lehenengo astean, uztailaren 2tik 8ra bitartean (biak barne), hauxe izango da landuko den gaia: Hiriko begiradak. Hurrengo astean, uztailaren 9tik 15era bitartean (biak barne), grabatua-xilografia landuko da. Azkenik, uztailaren 16tik 22ra bitartean (biak barne), zianotipia jorratuko dugu. Halaxe amaituko da hiru asteko ikastaroa.
Ikastaro trinko honetan aukera egongo da aste bakarrean, bi astetan edo hiru asteetan parte hartzeko. Aste bakarreko prestakuntzak 165 € balioko du (murriztua 115 €). Bi astetan parte hartzeko izen-ematea egiten bada, 225 € ordaindu beharko dira (murriztua 155 €). Azkenik, ikastaro osoa, hau da, hiru asteetakoa, egiteko izena emanez gero, prezioa 315 eurokoa izango da (murriztua 225 €).
Online matrikula
Ikastaroetan parte hartzeko, nahitaezkoa izango da online matrikula egitea Bilboko Berreginen Museoko webgunearen bidez (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus). Bertan izango dituzu eskuragarri izena emateko inprimakia eta ikastaroaren oinarri osoak. Izena emateko modalitate hori aukeratu da dokumentuak in situ maneiatu behar ez izateko. Norbaitek etxean ordenagailurik ez badu, aurretiazko hitzordua eska dezake 94 679 02 55 telefono-zenbakira deituta (Museoaren ordutegian), erakundeak eskuragarri jarriko duen ordenagailu baten bidez matrikula egin ahal izateko.
Kontuan hartu ikasgela eta aste bakoitzeko ikasle kopurua gehienez ere 25 pertsonakoa izango dela.
“HIRIKO BEGIRADAK”
Uztailaren 2tik 8ra
09:30etik 13:30era
Astelehenetik ostiralera
Bilbo Handitik paseoan arituko gara, hiriko paisaia gure bidaia-koaderno propioarekin marrazteko. Urban sketching teknika hurbiletik ezagutuko dugu eta perspektiba eta konposizioa landuko ditugu.
“GRABATUA-XILOGRAFIA”
Uztailaren 9tik 15era
09:30etik 13:30era
Astelehenetik ostiralera
Erliebean landutako grabatuak egiteko hastapenak eskainiko dira, eta sinatutako eta zenbakitutako edizio bat egingo da. Hutsetik hasita grabatu xilografiko bat sortzen ikasiko dugu, eta edizio propio bat sortuko dugu.
“ZIANOTIPIA”
Uztailaren 16tik 22ra
09:30etik 13:30era
Astelehenetik ostiralera
Zianotipia. Argazkiak errebelatzeko teknika alternatibo bat da, kolore urdin sakon bereizgarriarekin adin guztietako argazkilari, artista eta bitxien arreta bereganatu duena. Metodo horrek produktu kimikoen nahasketa eta argi ultramorearekiko esposizioa baliatzen ditu, eta paperean eta beste euskarri batzuetan irudi paregabeak lortzeko aukera ematen du; horiek horrela, argazkigintza esploratzeko modurik eskuragarri eta sortzaileenetako bat da.
INFORMAZIOA
Egin zure matrikula hemen: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Edozein zalantza argitzeko, deitu 946790255 telefono-zenbakira 10:00etatik 13:00etara, asteartetik ostiralera bitartean.
Toki mugatuak. 25 pertsona ikasgela/aste (sei ikasle gutxienez)
Marrazkigintza maite duzu eta prestakuntza jaso nahi duzu? Sar zaitez Berreginen Museoan eta matrikula zaitez!
MATRIKULA: