
Bilboko Berreginen Museoak Dantzertiren performance batekin ospatuko du Amaren Eguna
Jarduera horren bidez, gainera, amaiera emango zaio AMA aldi baterako erakusketari, hain zuzen ere erakunde bizkaitarrak Jose Pablo Arriaga artistarekin lankidetzan egindakoa
Urrian inauguratutako erakusketak amatasuna eta seme-alaben oroitzapenak izan ditu hizpide, eta arte mota ugari nahastu ditu
Dantzerti Museoan izango da igandean, maiatzaren 4an, 12:30ean
Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea
Bilboko Berreginen Museoak urrian inauguratu zuen AMA aldi baterako erakusketa. Amatasuna eta artea uztartzen dituen erakusketa hori seme-alaben oroitzapenetatik jaiotzen da. Kasu honetan, Jose Pablo Arriaga euskal artista lankidetzan aritu zen erakunde bizkaitarrarekin proiektua gauzatzeko. Obra horiek bat egin zuten Bilboko Berreginen Museoko eta Euskal Museoko bildumen parte diren beste pieza batzuekin, eta amatasunaren esperientziaz eta ezagutzaz betetako espazio bat sortu zen.
Gaia hori izanik eta igande honetan AMA erakusketaz gozatzeko azken aukera izango dugunez, aurtengo Amaren Eguna nahitaez ospatu beharra genuen museoan. Horiek horrela, Dantzerti eskola arduratuko da erakusketari amaiera emateaz, eta performance labur eta oso berezi bat eskainiko du.
Hitzordua igandean, 2025eko maiatzaren 4an, izango da eguerdiko 12:30ean Bilboko Berreginen Museoan. Sarrera doakoa izango da eta ez da aldez aurretik izena eman beharko. Dantzertiko artistak Jose Pablo Arriagaren beraren ikasleak dira. Musika, dantza, artea… performance paregabe honen bidez Amaren Eguna omenduko dugu.