Bilboko Berreginen Museoak Antzinako Egiptoko lurrinak aztertu eta ezagutzera emango ditu otsaileko “Obra bere testuinguruan” hitzaldian
Beren sinesmenen arabera, jainko eta jainkosen begi eta hezurretatik sortzen ziren lurrinak
Hitzaldia ostegunean, otsailaren 19an, izango da, arratsaldeko 18:00etan, eta erakundearen aldi baterako erakusketa honetan oinarrituko da: “Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras”
Itziar Martijak, erakusketaren komisarioak, eskainiko du hitzaldia
Parte hartzeko, doako sarrera bat eskuratu beharko da Museoko webgunearen bidez: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Bilboko Berreginen Museoak, hilabete honetan ere, bere jarduera arrakastatsua aurkezten du: “Obra bere testuinguruan”.
Hainbat urtetan zehar eskainitako hitzaldi horien bidez, Itziar Martija teknikariak publikoari ezagutzera ematen dizkio Museoko bildumaren parte diren piezak zein erakundeak aldi baterako hartzen dituen erakusketak. Oraingoan, hitzaldiak hiru erliebe izango ditu ardatz, hain zuzen ere, erakundearen egungo aldi baterako “Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras” erakusketaren parte direnak”. Horiek horrela, datozen hilabeteotan, hitzaldi honen bidez ezagutzera emango dira urrian inauguratutako erakusketaren xehetasun guztiak.
Erakusketa honen asmoa da, Egipto zaharraren ikuspegi polifazetiko batetik abiatuta, Euskal Museoaren eta Berreginen Museoaren bildumak bateratzea; horretarako, Niloko zibilizazioa antzinako Greziarekin lotzen duen hari gidari bati jarraituko diogu.
Erakusketa osoak Isis jainkosa izango du ardatz, eta erreprodukzioak zein Euskal Museoaren bildumako pieza egiptoar originalak jarriko ditu ikusgai.
Otsaileko obra bere testuinguruan: Señora de Punt ¡ Punt-eko Andrea
Otsaileko hitzaldi honek Antzinako Egiptoko lurrinetan barrena eramango du publikoa. Beren sinesmenen arabera, jainko eta jainkosen begi eta hezurretatik sortzen ziren lurrinak. Ikusmolde hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen zen tenpluaren errituan substantzia lurrindunak erabiltzea, lurrinaren bidez jainkoekiko kontaktua estutzen baitzen. Intsentsuaren edo mirraren lurrinak, airearen ezpurutasunak ezabatzeaz gain, jainkosen, jainkoen eta gizakien arteko distantziak murrizten zituen. Usain-ukenduek, bestalde, gantzutzearen errituaren bidez, apaizei aukera ematen zieten beren irudietako jainkoekin harreman zuzena izateko.
Usain-substantzia horietako asko Punt lurraldetik, Jainkoaren Lurretik, iritsi ziren Egiptora. Gaur egun ez dakigu zehazki non dauden, baina leku horietara egiten ziren espedizioen deskribapenak gordetzen dira. Deskribapen horietan zehazten dira Egiptora eramaten ziren produktuak.
Usain-substantzia gehienek (inportatu zirenak eta tokian tokikoak) erlijio-zeremoniaren bat izan zuten xede. Hala ere, lurrinak garrantzia izan zuten eguneroko bizitzan, bai eguneko higienean eta baita sedukzioaren jokoan ere, erantsitako elementu gisa.
Hitzaldian aztertuko dira berezitasun horiek, baita beste hainbat ere.
Ekimen honen bidez, Museoak berriz ere alternatiba abangoardistak eskaini nahi ditu ikasturte honetan; programazio zabala prestatu du horretarako, non hurbileko kulturan oinarritutako jarduerak gailenduko diren.
Alderdi horiek eta Berreginen Museoaren 2023-2024 programazioaren nobedade guztiekin lotutako beste kontu batzuk izango dira urtarrileko hitzaldian garatuko diren gaiak. Hitzordua otsailaren 29an izango da, 18:00etan, Museoan bertan. Sarrera doakoa da, eta parte hartzeko nahitaezkoa izango da aldez aurretik sarrera bat eskuratzea Berreginen Museoko webgunearen bidez: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Bizkaiko erakunde honek bere jarduera urtetsuenaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Izan ere, hamalau urte baino gehiago daramatza hilean behin erakundearen bilduma eta erakusketak gertutik aztertzen, eta dagoeneko hiriko kultur erreferenteetako batean bilakatu da.
Berreginen Museoa 2006ko azaroan ireki zen berriro, Mariaren Bihotza eliza zaharraren egoitzan, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da. Duela 80 urte sortua, genero bereko museoen artean onenetakoa da, ikusgai dauden erreprodukzioen hautaketagatik eta kalitateagatik.
“Obra bere testuinguruan” ekimenak ez du inoiz huts egiten, eta ikuspuntu paregabea eskaintzen du Berreginen Museoaren bildumari buruz.