
Antzinako Egiptoko papiroak, jokoak eta kutunak, Bilboko Berreginen Museoko haurrentzako Gabonetako tailerretan
“Ni Neu Naiz Thot” du izenburu eta abenduaren 26an, 27an eta 28an izango da, 10:00etatik 13:30ak arte
“Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras” aldi baterako erakustetan oinarritzen da tailerra eta Egipto du ardatz nagusi
Sei eta hamar urte bitarteko haurrentzat pentsatua dago. Prezioa 5 eurokoa da eguneko, eta izena emateko 94 415 02 31 zenbakira deitu behar da
Antzinako Egiptora bidaia, sei eta hamar urte bitarteko haurrentzat. Horrela bueltatzen dira Bilboko Berreginen Museoko tailer klasikoak. “Ni Neu Naiz Thot” izenburupean euskarazko jarduera dibertigarri eta interesgarriak proposatzen dira. Abenduaren 26an, 27an eta 28an izango dira, 10:00etatik 13:30ak arte. Thot Egiptoko idazkeraren eta magiaren jainkoa dugu, eta Thot izango da, hain zuzen, honako jarduera hauen protagonista: papiroan idaztea, Egiptoko mahai jokoak diseinatzea eta piramideetan sartzen ziren kutunak sortzea.
Gainera, Museoko Hezkuntza taldeari esker, “Ni Neu Isis, Señora de todas las tierras” aldi baterako erakusketa berria ikusteko aukera izango dute, etxeko txikientzat pentsatutako ikuspuntu dibertigarri batetik.
Aparteko jarduerak direnez, ez da beharrezkoa hiru egunetan parte hartzea, nahiz eta esperientzia osoa egitea gomendatzen den. Ume eta egun bakoitzeko sarrera bost eurokoa da eta izena emateko 94 415 02 31 zenbakira deitu behar da. (Umeek soilik eman behar dute izena, ahaide helduen presentzia ez delako beharrezkoa izango).
“Ni Neu Naiz Thot” tailerraren hiru egunetako jarduerak honela antolatuko dira:
Ni Neu Naiz eskriba
Abenduaren 26an, eskriba bihurtuko dira. Horretarako, Antzinako Egipton erabiltzen ziren papiroak eta kanaberak erabiliko dituzte.
Nik Neus senet jokatzen dut
Abenduaren 27an, Egiptoko mahai-joko zahar bat egingo dute, senet izenekoa. Joko honekin, Thot gai izan zen urtea 5 egun luzatzeko. Nola egin zuen jakin nahi duzu?
Nik Neus zuen izan sekretuak ezagutzen ditut
Azken egunean, abenduaren 28an, Thotek gu babesteko kutun bat egiteko unea da.
Berreginen Museoak eskaintzen duen tailer hau aukera paregabea da haurrek Antzinako Egiptoko historia gertutik ezagutzeko. Tailer honi esker, haurrek Egiptoko piezak ezagutuko dituzte, ikasi eta ondo pasatzen duten bitartean.
INFORMAZIOA
Abenduak 26, 27 eta 28
Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14)
Adina: 6 - 10
Ordutegia: 10:00etatik 10:30ak arte
Prezioa: 5,00 €/eguna
Informazioa eta erreserbak: 944 150 231