
MusEkintza Bilboko Berreginen Museora iritsiko da Arimen gaua ospatzeko
Hortzmuga Teatroa konpainiak antzeztutako bisitaldi gidatua eskainiko du
Hitzordua urriaren 31n izango da San Frantziskoko aztarnategian
Lehenengo emanaldia 20:30ean egingo da euskaraz; eta bigarrena, 22:00etan, gaztelaniaz
Sarrera doakoa izango da, eta sarrerak museoaren webgunean lortu ahal izango dira: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Berriro ere, Bilboko Berreginen Museoak MusEkintzari irekiko dizkio ateak, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko zenbait museotan antolatutako arte eszenikoen jaialdiari. Oraingo honetan, Hortzmuga Teatroa konpainia San Frantziskoko aztarnategira (Mirasol kondea 2) iritsiko da Arimen gaua ospatzeko.
Nahiz eta gaur egun Halloween indar handiz heldu den, egia esan, Euskadin bageneukan Domu Santu egunaren bezperako tradizio hau. Arimen gaua edo Gau beltza gure arbasoek hildako lagun maiteen omenezko egun hau ospatzeko zeuzkaten era bateko eta besteko moduen adierazgarri den ospakizuna da. Orain dela mende luze heredatutako tradizioan dauka jatorria, eta zenbait erritu pagano egiten dira bertan.
Orain, Hortzmuga konpainiak hain gau magiko honetan eskainiko du antzeztutako bisitaldi gidatua San Frantziskoko aztarnategian. Bertan, Mariaren Bihotza plazaren azpian kokatutako aztarna arkeologikoak daude erakusgai. Lehenengo emanaldia euskaraz egingo da, 20:30ean; eta bigarrena, gaztelaniaz, 22:00etan. Sarrera doakoa izango da, eta, gonbidapena lortzeko, beharrezkoa izango da museoaren webgunean sartzea: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
MusEkintzako ekitaldi honek honako hauxe du helburu: eremu honen historia jakitera ematea eta, aldi berean, Euskadin oso sustraituta dagoen tradizioa gogoratzea: urriaren 31ko gaua edo, ezagunagoa den bezala, Arimen gaua. Antzinatasun handiko ohitura da, eta gure historiaren zati moduan baloratzea merezi du. Egun horretan, hildakoak omenduko ditugu ikus-entzuleak harri eta zur utziko dituen ikuskizunaren bidez.
Lekua: Berreginen Museoa: San Frantziskoko aztarnategia (Mirasol kondea 2)
Eguna eta ordua: urriak 31 / 20:30 (euskaraz) - 22:00 (gaztelaniaz)
Informazioa eta erreserbak: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Prezioa: dohainik