
Otsaileko “Artelana bere testuinguruan” Akropoliko emakumeei buruzkoa izango da
Oraingoan, K.a. VI. mendeko azken urteetako eta K.a. V. mendearen lehen hamarkadetako Atenasko emakume gazteen estatuen inguruan hitz egingo da
Hitzaldi ezagun hau otsailaren 23an (osteguna) izango da, 18:00etan
Erakusketaren komisario Itziar Martijak emango du hitzaldia
Parte hartzeko, ezinbestekoa da sarrera hartzea, dohainik, Museoaren webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Bilboko Berreginen Museoak bere jarduerarik ezagunenetako batekin jarraituko du 2023an, “Artelana bere testuinguruan” zikloarekin, hain zuzen. Hitzaldi horien bidez, Itziar Martija teknikariaren eskutik, Museoko edo bertan egiten diren aldi baterako erakusketetako pieza paregabeak ezagutarazten zaizkie ikusleei. Oraingoan, “Artelana bere testuinguruan” zikloaren barruan, Atenasko Akropoliko emakumeak izango dira ardatza; hain zuzen, protagonista dira erakundeko “Bizitzaren Neurria. Un año de festivales” aldi baterako erakusketan ere.
Hala, museoak abangoardiako alternatibak eskaini nahi ditu ikasturte honetan ere. Horren haritik, hurbileko kultura oinarri duten jarduerak nabarmentzen dira haren egitarau zabalean.
“Artelana bere testuinguruan” zikloko otsaileko saioak Akropoliko Emakumeak du izena, eta Atenasko Akropolian K.a. VI. mendearen azken urteetan eta K.a. V. mendearen lehen hamarkadetan egin ziren emakumeen estatuak izango ditu hizpide. Halako estatuak Korai (dontzeilak) izenez dira ezagunak. Biren erreplikak ikus daitezke Berreginen Museoan ikusgai dagoen aldi baterako erakusketa honetan: “Bizitzaren Neurria, Un Año de Festivales”. Hain zuzen, Kore Peploduna eta Kiosko Korea dira.
Akropoliko indusketetan, emakume irudien formako eskaintza ugari atera dira; estilo arkaikoan tailatuak dira, eta Mediar gerren aurreko hamarkadetan datatuak. Luzaroan aztergai izan badira ere, oraindik ere alderdi ezezagun asko daude horiei buruz; nabarmenena, ziurrenik, nor ordezkatzen duten. Hainbat teoria daude haien identitateari buruz, hala benetako atenastar gazteak direla esaten dutenak, nola jainkotasunak irudikatzen dituztela diotenak.
Otsailaren 23ko hitzaldiak aukera emango digu teoria horiek guztiak lantzeko, bai eta dontzeila horien beste alderdi asko ezagutzeko ere.
Horiek eta antzinako Atenasekin zerikusia duten beste alderdi batzuk izango dira otsaileko hitzaldian lantzeko gaiak. Otsailaren 23an izango da, 18:00etan, Museoan. Sarrera dohainik da, eta, parte hartzeko, sarrera bat hartu beharko da aldez aurretik, Berreginen Museoaren webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Bizkaiko erakundeak bere jarduerarik iraunkorrenaren alde egiten jarraitzen du. 13 urte baino gehiago daramatza hilean behin hurbiletik aztertzen erakundearen bilduma eta erakusketak, eta dagoeneko hiriko kultura-erreferenteetako bat da.
Berreginen Museoa, Mariaren Bihotzaren eliza zaharraren egungo egoitzan 2006an berriz zabaldua, Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da. Duela 80 urte sortu zuten, eta mota horretako onenetakoa da, erakusten dituen berreginen aukeraketagatik eta kalitateagatik.
“Artelana bere testuinguruan” ikuspegi berri batekin eta aldaketa handiekin dator. Galdu egingo duzu?
“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” zikloa
• Eguna: 2023ko OTSAILAREN 23a (osteguna)
• Ordua: 18:00etan
• Lekua: Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14. Bilbo)