
Bilboko Berreginen Museoak gatzezko maskarak egiteko inauterietako tailerra aurkeztuko du; tailerra haurrei zuzenduta dago
“Gatza baino gehiago” tailerrak aukera emango du erakundearen aldi baterako erakusketa berria ezagutzeko ikuspuntu dibertigarri batetik.
Jarduera otsailaren 18an (larunbata) egingo da, 12:00etan.
5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako tailerra da
Prezioa 1 €-koa da, euskaraz egingo da osorik, eta, parte hartzeko, sarrera online hartu beharra dago, museoaren webgunean.
Inauteriak, nolabait, oso lotuta daude antzinatearekin. Horregatik, Bilboko Berreginen Museoak haurrentzako tailer bat antolatu du, “Gatza baino gehiago” izenekoa, publiko gazteena jai horretara eta arte klasikora hurbiltzeko.
Jarduera horren bidez, haurrek modu dibertigarrian ezagutuko dute “Bizitzaren Neurria, Un Año de Festivales” aldi baterako erakusketa, gaur egun Bizkaiko erakundean ikusgai dagoena.
Programak erakusketara eramango ditu lehendabizi, antzinako Grezian egiten ziren jaialdietan maskarek izan zuten funtzioa ikasteko.
Ondoren, tailerrean, beren maskara egin ahal izango dute, gatzarekin egindako pasta erabiliz; osagai hori oso arrunta da gaur egun, baina oso garestia zen antzinatean.
Jarduera otsailaren 18an (larunbata) egingo da, 12:00etan, Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14), eta euskaraz izango da osorik. 5 eta 10 urte bitarteko adina duten haurrentzat pentsatutako tailerra da.
Parte hartzeko, pertsona bakoitzak 1 €-ko sarrera bat eskuratu beharko du, erakundearen webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Amaitu ondoren, parte-hartzaile guztiek etxera eraman ahal izango dute beren inauterietako maskara, jai-egun hauek ospatzeko balioko duen norberaren sorkuntza.
Zalantzarik gabe, aukera bat da publiko gazteenak harreman zuzena izateko artearekin eta museoekin, modu atsegin eta dibertigarrian.
Zeure inauterietako maskara sortu nahi duzu? Etorri Berreginen Museora otsailaren 18an.