
Bilboko Berreginen Museoak pintura eta marrazketa ikastaroetako matrikulak berritzeko eta matrikula berriak egiteko epea ireki du
Ikasleek, 2. hiruhilekorako matrikula berritzeko, aurrez aurre aurkeztu beharko dute ordainagiria 2022ko abenduaren 13tik 19ra bitarteko epean
Hutsik gelditzen diren tokiak betetzeko, matrikulazio berria egingo da abenduaren 22an eta 23an, online soilik, Museoaren webgunean
Pertsonako matrikula bakarra egin ahal izango da
Bilboko Berreginen Museoak pintura eta marrazketako prestakuntza eskaini zuen aurreko irailean, 2022-2023 ikasturteko ikastaroen deialdiaren baitan. Orain, bigarren hiruhilekoa abiatzeko aste batzuk lehenago, matrikula berritzeko eta, berritzearen ondoren tokirik geldituz gero, matrikula berriak egiteko epea ireki du.
Irailetik ikastaroan parte hartzen ari diren ikasleek 2022ko abenduaren 13tik 19ra bitartean dute matrikula berritzeko epea. Aurrez aurre berritu behar dute, Museoan, ordainagiria harreran entregatuz. Prozesu hori amaitutakoan plaza hutsik balego, matrikula berriak egin ahal izango dira abenduaren 22an eta 23an.
Matrikula berriak online egin behar dira, Museoaren webgunearen bidez soilik, (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus). Izena emanda duten ikasleek aurrez aurre entregatu behar dute berritzeko eskaria, abenduaren 13ko 10:00etatik abenduaren 19ko 19:00etara bitartean. Matrikula berriei dagokienez, online egin behar dira, abenduaren 22ko 10:00etatik 23aren 19:00etara.
Ikasturtean zehar landuko diren trebetasunek oinarri izango dituzte marrazketa modeloarekin, akuarela, olio pintura eta berniza, eta akrilikoa; halaber, hainbat alderdi ikasiko dira, hala nola marrazketa teknikak eta materialak eta sorkuntza proiektuak, baita beste formazio zentro batzuetarako –adibidez, unibertsitaterako nahiz arte eskoletarako– sarbide probak prestatu ere.
Marrazketarako zaletasuna duen edonorentzat dira egokiak ikastaro hauek, baita Arkitekturako eta Arte Ederretako ikasleentzat ere, eta hiru hiruhilekotan antolatuta daude:
Urriaren 4tik abenduaren 16ra (amaituta)
Urtarrilaren 10etik martxoaren 24ra (2. hiruhilekoa)
Martxoaren 28tik ekainaren 23ra (3. hiruhilekoa)
Txanda hauek antolatu dira:
Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era / Asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era
Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:50era / Asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:50era
Astearte eta asteazkenetan, 18:10etik 20:00etara
Matrikularen prezioa 95 eurokoa da hiruhileko bakarrerako, eta 185 eurokoa bi hiruhilekorako. Pentsiodunek, jubilatuek, familia ugariek, langabeek eta ikasleek 65 euro eta 130 euro ordainduko dituzte, hiruhileko bakarrerako eta bi hiruhilekorako, hurrenez hurren.
Zalantzak argitzeko, telefonoz deitu daiteke 946790255 zenbakira, edo Museoaren webgunera jo: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
MATRIKULA:
https://www.