
2022ko Abenduak 16
BILBAO HISTORIKO-K “KAPSULA GABONAK” JARRI DU MARTXAN (Berreginen Museoan)
Gabonetako egitaraua osatzen duen mikroantzerki jaialdia, Bilboko bihotzean barrena ibilbide berezia eginez bertako auzo historikoetan zehar
BILBAO HISTORIKOk KAPSULA GABONAK aurkeztuko du, abenduaren 15etik 18ra
bitartean egingo den ekimen berri bat, gure auzo historikoetan Gabonen fokua
jartzeko sortua baita gure botxoa sortu zuen eremu honen xarma
berrezagutzera gonbidatzeko ere. Azken finean, antzerkiaz gozatzea lokal
komertzial eta kulturaletan eta Bilbo zaharreko, Alde Zaharreko, Atxuriko eta
Erriberako Merkatuko hainbat txokotan.
• Bilboko Udaleko Jai Arloaren laguntzarekin, KAPSULA GABONAK Gabonetako
ekitaldien egitarauaren parte da urte berezi honetan non hiri osoko
programazio bikainaz gozatzeko aukera izango dugun.
• Gurutze Beitiaren zuzendaritzapean, Kapsula Gabonak-ek 19 ikuskizun
aurkezten ditu 28 aktorek antzeztuak, eta beren arteaz gozatzeko
aukera egongo da antzerki laburraren formatuan. Bertan, ikusleek aurrez
aurre topo egingo dute Gabonetako jaialdi honetako protagonistekin
saltoki, kultur lokal, tailer eta beste leku interesgarri askotan.
• Ikuskizun guztietarako sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte.
Espazioak kontuan hartuta, edukiera mugatua da eta antzezpen
bakoitzera aldez aurretik joatea gomendatzen da lekua lortu ahal
izateko. Ikuskizunek 20 minutuko iraupena dute batez beste, honela
egunero ikuskizun ezberdinak ikusi ahal izateko.
• El festival propone generar una suerte de rutas libres que el público
recorrerá para descubrir los espacios y sus curiosidades y así a su vez
poder visitar el Casco Viejo, Bilbao la Vieja, San Francisco, Zabala,
Atxuri y el Mercado de La Ribera.
• Jaialdiak halako ibilbide libre batzuk sortzea proposatzen du, ikusleek
espazioak eta bertako bitxikeriak ezagutzeko eta, era berean, Alde
Zaharra, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala, Atxuri eta Erriberako
Merkatua bisitatu ahal izateko.
Aipatzekoak dira hurrengoen parte-hartzea: Zazpikaleetako merkatarien
elkartea, Bilbo Zaharreko, San Frantzisko eta Zabalako merkatarien elkartea,
Erriberako Merkatua eta kultur guneak, hala nola BEGO ELEXPEren argazki
tailerra, LA ILUSA liburudenda, BILBOKO BERREGINEN MUSEOA, BBK KUNA edo
ELIZBARRUTIKO ARTE SAKRATUAREN MUSEOA. Baita LA BOLSA gizarte-etxea ere
(Yhon jauregia). Jarduera honetan parte hartzen duten saltokiak honako hauek
dira: ESTUDIO 14, REVOLUCIONA TALLER DE CUERO, ESTUDIO 14, TATTO VISIÓN,
GANBOA JEWELLERY, CORSETERÍA DAMAS, ÓPTICA JESÚS, TUINKIS, LIBERTAD
AVENUE. HOTEL BILBI, EXPOGELA de SAN FRANSCISCO eta PEÑA DEL ATHLETICen
ere ikusi ahal izango da programazioa.
BILBAO HISTORIKO-KO presidentea den Borja Elorzaren hitzetan:
“Antzerkiaren mundua publiko zabalari hurbildu nahi diogu, proposamen
dibertigarri eta lotsagabeen bidez, balioa, arima eta nortasuna duten espazioak
okupatzen dituztenak, hala nola Bilboko auzo historikoak osatzen dituzten
auzoetako dendak, tailer artistikoak, museoak eta espazio bereziak. Baina,
batez ere, hiriaren eta auzoen benetako esentzian esku hartzen saiatuz,
jarduera gehienak oso ohikoak ez diren espazioetara eramanez, eta horrek
aukera ematen digu bi diziplinen arteko elkarrizketa interesgarria sortzeko.”
KAPSULA GABONAK hiribilduaren bizitza sozial, ekonomiko eta kulturala
berreskuratzeko une batean jaio zen Gabonetako jarduera-programa hilabete
osora zabaltzeko asmoz, jaien eskaintza indartuko duen jarduera bihurtuz.
KAPSULA GABONAK-en helburuak
1. Jai egun hauetan Atxuri, Alde Zaharra, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala
auzoekiko erakargarritasuna sortu eta bultzatzea.
2. Auzo historikoetan balioa sortzea, euskal ekonomia eta enpresa eragileek esparru
hori beren inbertsio-estrategietan txerta dezaten.
3. Jarduera bat garatzea Bilboko auzo historikoei kultura, arte, gizarte,
merkataritza eta turismo erakararritasun handiagoa emateko; identitate eta
sektore guztiak proposamen handiago eta indartsuago batean integratuz.
4. Auzo historikoetako eskaintza kulturala inplementatzea, ingurunea osotasun batu
gisa aurkeztuko duen proposamen kultural global baten bidez, proiektuan
inplikatzen diren eragileak bildu eta kontuan hartuko dituena.
5. Euskararen erabilera sustatzea, gure ikuskizunen % 30 euskaraz programatuz.
* JARDUEREN PROGRAMA OSOA ERANTSI DUGU, PROGRAMAZIOARI BURUZKO
INFORMAZIOAREKIN