2022ko Abenduaren 12tik Abenduaren 17ra
LOTURAK Berreginen Museoan
“Badirudi kanpoan ezer ez dagoela, dena berton barruan dagoelako”
ZER DA LOTURAK? Loturak ideien, diskurtsoen eta praktika artistiko digital eta sozialen laborategi bat
da, gure hiri eta herrietan gertatzen diren migrazio eta harrera prozesuei buruzko
iruditeria eta kontakizunak eraikitzeko bokazioa duten adierazpen eta formatuetan
hezurmamitzen dena.
Loturak programak espazio fisikoak eta digitalak eraikitzen ditu, migrazioprozesuekin
lotutako narratiben eta esperientzia artistiko eta kulturalen hedapena
sustatzeko, nazioarteko giza mugikortasuneko testuinguruetan gizarte inklusibo
baten aldeko lana sustatzeko.
Loturak programaren helburua da inklusioa ikuspegi askotatik bultzatzen
duten utopiak erakustea eta migratzaileei buruzko aurreiritziei aurre egiteko
ariketa disonante eta disidenteak erraztea, bai eta komunitatearen eraikuntzan
sozializazio-prozesuen alderdi positiboak azpimarratzea ere.
Gure asmoa migrazioei eta horien ondorioei buruzko gaur egungo begiradak
eta kontakizunak berrikustea da, hainbat diziplina artistiko eta narratibo digitalen
laguntzarekin. Diziplina horiek bestearen begirada erakusten dute, hirien
etorkizunari buruz espekulatzen dute, desberdina denaren inklusioa sustatzen
dute, eta egungo etorkizunak eta hibridazio kultural garaikideen islak erakusten
dituzte.
Edizio honek zubi bat marrazten du (aldi baterakoa eta fisikoa) giza eskubideekiko
tolerantziatik eta aniztasunetik abiatuta, eta jarduerak antolatzen ditu azaroaren
16tik, nazioarteko komunitateak Tolerantziaren Nazioarteko Eguna, abenduaren
10a, Giza Eskubideen Eguna, ospatzen duen egunetik, eta abenduaren 18an
amaitzen dira, Migratzailearen Nazioarteko Egunean.
Informazio gehiago eta programazioa hemen