Berreginen Museoko aretoak filmatzeko set bihurtu dira
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiak azaroaren 26an eskainiko du hurrengo ekitaldia, lau emanalditan: 10:45ean, 12:45ean, 16:45ean eta 18:45ean.
Oraingo honetan, Bilboko Berreginen Museoa filmaketa-set bihurtuko da Bilboko Zinema Sorkuntza Eskolaren (ECCBI) eskutik, eta bisitariak filmaketa-taldearen parte izango dira.
Jaialdiak 2022ko irailetik 2023ko ekainera bitarteko ikuskizunak eskainiko ditu Bizkaiko hamaika agertokitan, hau da, honako foru museo eta espazio hauetan: la Encartada fabrika museoa Balmasedan, El Pobal burdinola Muskizen, Bakioko Txakolinaren Museoa-Txakolingunea, Euskal Herria Museoa Gernikan, Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon eta Muñatones Gaztelua. Aurten, gainera, lau gune berri gehitu dira: Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Berreginen Museoa, Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea eta Kortezubiko Santimamiñe.
Filmatzeko setean parte hartzeko aldez aurretik erreserba egin behar da 946790255 zenbakira deituz edo www.bilbokoberreginenmuseoa.eus webgunearen bidez.
MusEkagintzari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke www.bizkaikoa.bizkaia.eus
Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazitako MusEkintza jaialdiak kartelaren laugarren ikuskizuna eskainiko du azaroaren 26an. Oraingoan Bilboko Berreginen Museoko espazioek filmatzeko set bat osatuko dute.
Datorren larunbatean, azaroak 26, Bilboko Zinema Sorkuntza Eskolak (ECCBI) film-sekuentzia bat grabatuko du Berreginen Museoan. Sekuentzia ECCBIko zuzendaria den Amara Mosteirok zuzenduko du eta lau emanalditan egingo da: 10:45ean gaztelaniaz, 12:45ean euskaraz, 16:45eah gaztelaniaz eta 18:45ean gaztelaniaz.
Museoa bisitatzen duten pertsonek, lantalde teknikoarekin eta emakumezko aktore batekin eta gizonezko aktore batekin batera, filmazioko figurante gisa parte hartuko dute, eta, horrela, filmaketa barrutik biziko dute. Grabatutako materiala muntatu eta grabatutako sekuentzia jaso nahi duen pertsona orori bidaliko zaio. Publiko gisa ere joan daiteke.
Filmaketan parte hartzeko erreserba egin beharko da 946790255 telefonora deituz edo www.bilbokoberreginenmuseoa.eus webgunearen bidez.
MusEkintza 2022-2023
MusEkintza eszenatoki berrietara hedatzen da eta ekitaldi honetan, zinema, antzerkia, ilustrazioak, musika eta estilo askotako dantzaz gain, poesia, eskultura, moda eta bertsolaritza ardatz dituzten ikuskizunak eskainiko dira. Hamaika ikuskizun eskainiko dira irailetik ekainera bitartean Bizkaiko hainbat eskualdetan.
Foru erakundeak antolatutzen duen MusEkintzak irailaren 10ean eskaini zuen lehen ikuskizuna, eta, ildo beretik, hasiera eman zion hilero Bizkaiko museo edo leku historiko bat bisitatuko duen jaialdi bati, geltoki bakoitzean ikuskizun desberdina eskainiz.
Jaialdia 2023ko ekainera arte ospatuko da Bizkaiko historiaz beteriko hamaika eszenatokitan: la Encartada fabrika museoa Balmasedan, El Pobal burdinola Muskizen, Bakioko Txakolinaren Museoa-Txakolingunea, Euskal Herria Museoa Gernikan, Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon eta Muñatones Gaztelua. Aurten, gainera, lau gune berri gehitu dira: Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Berreginen Museoa, Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea eta Kortezubiko Santimamiñe
Espazio horietan hainbat diziplina artistikotako ikuskizunak izango dira: zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza-estilo, hala nola airekoa, flamenkoa, garaikidea, pole dancea,…
Arte eszenikoetan aberatsa den programazio honek ikusleen esperientzia indartuko du, espazio bakoitzerako argiztapen eta proiekzio dekoratibo espezifiko bati esker. Argiztapena, bideo- eta soinu-proiekzio mapeatuak dituen girotzea lortuko da, aukeratutako espazioan museo bakoitzean egiten den ekitaldi artistikoaren aurreko urratsari lagunduko dion esperientzia sortzeko.
Askotariko diziplina artistikoak biltzen ditu MusEkintzak
Bigarren edizio honetan MusEkintzak diziplina artistiko berriak gehitu dizkio bere programazioari eta zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza-estilo eskaintzen ditu, hala nola airekoa, flamenkoa, garaikidea, pole dance, etab.
Jaialdia irailaren 10ean hasi zen Bilboko Arkeologi Museoan, Carmelo Gómez eta Mikhail Studynov-ek antzeztu zuten A vueltas con Lorca obrarekin, Emi Ecayk zuzenduta. Irailaren 24an Muskizko Muñatones Gazteluan GANSO&Cía taldeak Babo Royal familia osoarentzako ikuskizuna eskainiko du. Urriaren 29an Desªnuda obraren txanda da, Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkean Maitane Sarralderekin eskainiko den dantza garaikide eta esekiaren ikuskizuna. Azaroaren 26an Bilboko Berreginen Museoa errodaje-set bihurtuko da ECCBIrekin. Urtarrilaren 28an Bermeoko Arrantzaleen Museoan Memoria de un Pez Bueno-ren bidez Bilboko Udal Txisulari Bandak kontu handiz aukeratutako doinuekin lagunduko ditu Elisabeth Perez ilustratzailearen irudiak eta testua. Otsailaren 25ean Balmasedako La Encartada fabrika-museoan Matxalen Bilbao eta Natalia Garcíak osatutako bikoteak jendaurrean egingo dute dantzan Serenity Suite eskainiz. Martxoaren 18an Bilboko Mariaren Bihotzaren Plazako aztarnategian Adriana Bilbaok ÉCLAT - La moda como símbolo de (R)evolución ikuskizuna aurkeztuko du. Dantza errebelazio bide bezala, apirilaren 22an mikroantzerkiak Bakioko Txakolinaren Museoa- Txakolingunea bereganatuko du Mikel Martinezen Tabernaria eta Luna Lunaren Repiqueteo lanekin. Maiatzaren 27an ATX Teatro taldeak BilakATXe aurkeztuko du Muskizko El Pobal burdinolan. Ekainaren 10ean Kandelak obraren bidez Garazi Etxaburu dantzariak bizia emango Jose Pablo Arriagak sortutako eskultura handi bati Euskal Herria Museoan. MusEkintzaren bigarren edizioa ekainaren 24an amaituko da Santimamiñen, Ez da kasualitatea saioarekin; bat-bateko bertso-emanaldi musikatua da eta bertsolariek gitarra, biolina eta saxoa oinarri hartuta inprobisatu egiten dute, gai-jartzaileak proposatutako gaiak oinarri hartuta. Saioak ez dira mistoak: lau bertsolariak emakumeak dira eta gai-zerrenda beti femeninoa da. Umorea, jolasa, hausnarketa eta bertsolarien, musikaren eta bertsoen arteko konplizitatea uztartzen dituen ikuskizuna.