Berreginen Museoak 2021-2022 ikasturteko marrazketa eta pintura ikastaroetan matrikulatzeko epea irekiko du
Matrikula irailaren 14tik (10:00etan) 19ra (19:00etan) egin beharko da
Ikasturte honetan, matrikula soilik online egin ahal izango da, Museoaren webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Edozein arrazoirengatik matrikula etxean online egin ezin duten pertsonei Museoan bertan eskainiko zaie sarbide digitalerako gunea
Pertsona bakoitzeko matrikula bakarra onartuko da
Ikasturtean, alor hauetako hainbat trebetasun landuko dira: marrazketa naturala, akuarelak, olio-pintura, eta bernizak eta akrilikoak.
Bilboko Berreginen Museoak aurten ere marrazketa eta pinturako prestakuntza jasotzeko aukera eskainiko du 2021-2022 ikasturteko ikastaroen deialdi berriari esker. 125 plaza egongo dira, 5 taldetan banatuta, eta matrikula egiteko epea irailaren 14an hasi (10:00etan) eta 19an amaituko da (19:00etan).
Erakundeak COVID-19aren kontrako segurtasun eta higiene protokoloa garatu du azken hilabeteetan, eta neurriok ikastaroetan ere ezarriko dira, orain arte hartutako osasun neurriak bermatzeko.
Beste batzuetan bezala, eskolak Bilboko Berreginen Museoaren egoitzan emango dira, Mirasol Kondearen kaleko 2. zenbakian, hain zuzen ere.
Aurten, matrikula soilik online egin ahal izango da, Bilboko Berreginen Museoaren webgunearen bitartez (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus).
Matrikulazio-sistemaren funtzionamendua
Matrikula egiteko, Bizkaiko erakundearen webgunean sartu beharko da. Matrikulatzeko esteka JARDUERAK atalean egongo da.
Ikasle bakoitzak, matrikula egiteko orduan, hiruhilekoa edo hiruhilekoak eta taldeak aukeratu beharko ditu.
Hiruhilekoei dagokienez, hiruhileko baten, bitan edo hirutan (ikasturte osoa) eman ahalko da izena.
Taldeen kasuan, erabiltzaileak gehienez ere bi talde aukeratu ahal izango ditu eskaintzen diren bost taldeen artean. Halaber, 1. lehentasuna edo 2. lehentasuna eman beharko zaie aukeratutako taldeei.
Zerrendak osatzeko, zozketa egingo da txanda bakoitza aukeratu duten pertsonen artean.
Matrikula egitean, erabiltzaile bakoitzari matrikularen frogagiria emango zaio. Pertsona bakoitzari zenbaki bat emango zaio lehentasun bakoitzeko, hau da, zenbaki bat emango zaio 1. lehentasuneko taldearen zozketarako, eta beste bat 2. lehentasuneko talderako.
Emandako zenbakiak automatikoki sortuko dira, eta txanda bakoitzerako korrelatiboak izango dira.
Txanda bakoitzari emandako lehentasuna erreferentzia gisa bakarrik erabiliko da, baldin eta pertsona bati plaza tokatuko balitzaio aukeratutako bi txandetan. Hala gertatuz gero, 1. lehentasuntzat aukeratutako plaza esleituko zaio.
Matrikula bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko, salbuespenik gabe.
Matrikula irailaren 24tik 28ra formalizatuko da Berreginen Museoan, eta behin betiko zerrendak hil horren 30ean argitaratuko dira.
Sarbide digitala Museoan
Eten digitalari aurre egiteko asmoz, eta jarduera ahalik eta inklusiboena izan dadin (izan ere, aurten, matrikula online egin daiteke soilik), Museoak sarbide digitalerako gunea jarriko du zentroan erabiltzaileen esku. Hala, nahi duten ikasleek matrikula Museoan bertan (San Frantzisko kalea 14) egin ahal izango dute.
Horretarako, aurrez hitzordua hartu beharko dute, telefonoz (94 679 02 55), Museoa irekita dagoen orduetan. Hitzordua lortu ondoren, eskatzaileak erakundera etorri ahalko dira, eta bertako langileek matrikula egiten lagunduko diete, irailaren 14tik 19rako astean.
Marrazketa eta pintura
Ikasturtean zehar, hainbat trebetasun landuko dituzte arlo hauetan: marrazketa naturala edo akuarelak. Halaber, marrazketa teknikak eta materialak zein sormen proiektuak landuko dituzte.
Ikastaroak marrazketara zaletua den eta 14 urte baino gehiago duen edozeini daude zuzenduta, baita Arkitekturako eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan bananduta daude:
Urriaren 5etik abenduaren 22ra
Urtarrilaren 11tik martxoaren 5era
Martxoaren 29tik ekainaren 24ra
Txanda hauek egongo dira:
A TALDEA: astearteak eta ostegunak
10:30etik 12:30era
B TALDEA: astearteak eta ostegunak
16:00etatik 17:50era
C TALDEA: asteazkenak eta ostiralak
10:30etik 12:30era
D TALDEA: asteazkenak eta ostiralak
16:00etatik 17:50era
E TALDEA: astearteak eta asteazkenak
18:10etik 20:00etara
Matrikula 95 eurokoa izango da hiruhileko baterako, 185 euro bi hiruhilekotarako eta 280 euro ikasturte osorako (hiru hiruhileko). Pentsiodunek, erretiratuek, dibertsitate funtzionala dutenek, familia ugarietako kideek, langabeek eta ikasleek prezio hauek izango dituzte: 65 euro, 130 euro eta 195 euro, hiruhileko baterako, bitarako eta hirutarako, hurrenez hurren.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 946790255 telefono zenbakira, edo bilatu Berreginen Museoaren webgunean egongo den informazioa, bertan egongo baitira matrikula-eskaera egiteko orria, zehaztapenak eta matrikularen oinarri osoak.
OINARRIAK 2021-2022: https://static.bbmuseoak.eus/bilboko-berreginen-museoa/files/cursos/bases_dibujo_2021-2022-marrazketa_oinarriak.pdf