
Erakusketa. "Manuel Balsa “El Ruso” akuarela lehiaketa"
Manuel Balsa "El Ruso" Lehiaketako I. Akuarela Ibilbidea San Frantziskon, Bilbo Zaharrean eta Zabalan, ekainaren 3tik uztailaren 3ra.
Aste honetatik aurrera eta ekain osoan zehar, Bilboko auzo garaiak artez eta kulturaz beteko dira, San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako merkatarien eta enpresen elkarteen, BilbaoHistoriko elkartearen eta Bilboko Berreginen Museoaren lankidetzari eta Bilboko Udalaren laguntzari esker. Hiru auzoak zeharkatzen dituen akuarelen ibilbide handi bat diseinatu dute, gure zentro historikoko ostalaritza eta merkataritza modu berritzaile, erakargarri eta desberdinean dinamizatzeko.
Hiru erakundeen lankidetzari esker, posible izan da ibilbide bat diseinatzea Manuel Balsa “El Ruso”ren Akuarela Lehiaketaren obrak ikusteko. Kultura eta merkataritza uztartzen dituen ekimen alai, dibertigarri eta desberdina da.
Hala, ibilbidea egitera animatzen direnek San Frantzisko komentuko aztarnategian dauden lehenengo sarien erakusketaz gozatu ahal izango dute, baita ingurura, historiara eta askotariko merkataritza-proposamenera moldatuta egin diren gainerako 20 proposamen artistiko originalez ere. Horrela, herritarrentzako erakargarria eta bisuala den emaitza lortu da.
Proposamen honen helburua bilbotarrak animatzea da; ilusioa eta jai giroa hiriko txoko guztietara eramatea, eta kultura eta artea era errazean hurbiltzea.
San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalaren historia zabala berraurkitzeko modu bat da, auzo hauek osatzen dituzten pertsonen lan eta ahalegin handia gozatzeko eta balioesteko; alegia, ostalarien, merkatarien eta bizilagunen lana.
*EZAGUTU IBILBIDEA BILBOKO BERREGINEN MUSEOAREN SARE SOZIALETAN