Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” aire libreko margolaritza-lehiaketa egingo du berriz, 1.000 euroko sari eta guzti
Hitzordua maiatzaren 29an izango da, eta erakunde bizkaitarrak parte hartzeko deia egiten die helduei zein umeei
Iaz, COVID-19aren ondoriozko pandemiak eragin zion lehiaketari
Helburua hiriko paisaiaren txoko bat atzematea da, Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon
Lehiaketan parte hartzeko Berreginen Museoan izena eman beharra dago, dohainik, maiatzaren 25etik 28ra bitartean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, edo maiatzaren 29an, 08:30etik 10:00etara
Litekeena da irabazleek beren artelanak museoan ikusgai jarri ahal izatea
Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” aire libreko XII. margolaritza-lehiaketa antolatuko du aurten. Interesa daukaten eta margolaritza maite duten guztiek parte hartu ahal izango dute, umeek zein helduek. Iaz, COVID-19aren ondoriozko pandemiak eragin zion jarduerari, baina indarberrituta itzuliko da aurten, talentua atzemateko Haur eta Gazteen (15 urtera arte) eta Helduen (16 urtetik aurrera) kategorietan.
Dagoeneko 12 urte daramatza Berreginen Museoak Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko kaleak artistaz betetzen, inspirazioa bilatzeko jardunaldi oso batez. Ekitaldia 2021eko maiatzaren 29an egingo da Bilboko auzo enblematiko horretan, 08:30etik 14:00etara.
Lehiaketaren helburua hauxe izango da: “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia (eraikinak, plazak izateko aukera izango dute...)” ondoen islatzen duen artelana aurkitzea. Parte-hartzaileek beren trebetasun teknikoa eta artistikoa plazaratu ahal izango dute, betiere aipatutako gaiari helduz, proba egingo den hiri-ingurunean. Zenbait urtez akuarelak besterik ez ziren onartu lehiaketan, baina azken urteotan teknika librea da.
Izen-ematea maiatzaren 25etik 28ra bitartean egingo da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, edo maiatzaren 29an, 08:30etik 10:00etara, Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14).
Izena emateko unean ziurtagiri bat emango zaio artista bakoitzari. Ziurtagiri hori lehiaketaren egunean aurkeztu beharko da, eta ez da onartuko ezarritako epetik kanpoko izen-ematerik.
Euskarria, oholak eta akuarela-paperak osatua, maiatzaren 29an zigilatuko da, 08:30 eta 10:00ak bitartean, San Frantzisko kaleko 14. zenbakian. Jakin beharra dago euskarri horren aldeetako bat ere ezin izango dela izan 50 zentimetro baino laburragoa, ezta 150 zentimetro baino luzeagoa ere, eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango duela. Artistek lana egiteko beharrezkoa duten material guztia ekarri beharko dute.
Sariak hauek izango dira: Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1.000 €
Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria: 500 €
Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria: 250 €
Manuel Balsa “El Ruso” sari berezia akuarela onenarentzat: 500 €
Haurrentzako sari berezia, marrazteko materiala
Berreginen Museoaren margolaritza-ikastaroko ikasleentzako sari berezia.
Gaian adituak diren pertsonez osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu artelan irabazleak. Gainera, litekeena da aurkeztutako artelanetariko batzuk Berreginen Museoko gela batean ikusgai jartzea.
Erakunde bizkaitarrak parteko hartzeko deia egiten die margolaritzarenganako interesa eta grina duten guztiei.
Gozatu pinturaz eta arteaz, hiribilduko txokorik berezienetako batean.
Informazio gehiago izateko, lehiaketaren oinarriak kontsultatu behar dira Bilboko Berreginen Museoaren webgunean ( IKUSI OINARRIAK ).
LEHIAKETA
· Eguna: Maiatzaren 29a, larunbata
· Ordua: 08:30etik 14:00etara
· Harremanetarako telefonoa: Mirasol kondea 2. 944150231
San Frantzisko 14. 946790255