Berreginen Museoak epea zabaldu du marrazketa eta pintura ikastaroetako matrikulak berritzeko eta matrikula berriak egiteko
Bete gabe geratzen diren lekuak matrikulazio berrietarako utziko dira; horiek martxoaren 23tik 26ra bitartean egingo dira, soilik online.
Gaur egun ikasle direnek matrikula berritu ahal izango dute; horretarako, ordainketa-agiria erakutsi beharko dute 2020eko martxoaren 16tik 19ra bitartean.
Pertsona bakoitzak matrikula bakarra egin ahal izango du.
Bilboko Berreginen Museoak marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eman zuen joan den irailean, 2020-2021eko ikastaroen deialdi berriaren bitartez. Orain, hiruagarren hiruhilekoan hasi baino aste batzuk lehenago, matrikula berritzeko epea zabaldu du, eta, berritzeen ondoren leku libreak geratuko balira, baita matrikula berria egitekoa ere.
Prestakuntza ikastaro hauek irailaz geroztik egiten ari diren ikasleentzako matrikula-berritzea 2021eko martxoaren 16tik 19ra bitartean egingo da, Museoan bertan, era presentzialean. Horretarako, ikasleek ordainketa-agiria erakutsi beharko dute harrera-gunean. Prozesu honen ostean leku libreak geratuko balira, matrikula berrien epea zabalduko litzateke, martxoaren 23tik 26ra bitartean.
Matrikulazio berri horiek soilik online egingo dira Museoaren webgunean (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus). Berritzeko eskaerak eskura eman beharko dira martxoaren 16ko 10:00etatik martxoaren 19ko 19:00ak arte. Matrikula berriak online egin beharko dira, martxoaren 23ko 10:00etatik martxoaren 26ko 19:00etara bitartean.
Onartuen zerrenda martxoaren 31n argitaratuko da iragarki-taulan, eta Museoa onartutako ikasleekin harremanetan jarriko da telefonoz.
Ikastaroan zehar, honako gaitasun hauek landuko dira: marrazketa naturala, akuarelak, olioa, eta bernizak eta akrilikoak. Gainera, alderdi hauek jorratuko dira: marrazketarako eta sorkuntza-proiektuetarako teknikak eta materialak, baita beste formakuntza-zentro batzuetarako sarbide-probak ere, hala nola unibertsitateak eta arte-eskolak.
Ikastaroak marrazketaren zale orori zuzenduta daude, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere. Hiru hiruhilekotan banatuta daude:
Urriaren 6tik abenduaren 22ra (1. hiruhilekoa)
Urtarrilaren 7tik martxoaren 26ra (2. hiruhilekoa)
Apirilaren 13tik ekainaren 25era (3. hiruhilekoa)
Honako txanda hauek ezarri dira:
Astearte eta ostegunetan, 10:30 - 12:30 / Asteazken eta ostiraletan, 10:30 - 12:30
Astearte eta ostegunetan, 16:00 - 17:50 / Asteazken eta ostiraletan 16:00 - 17:50.
Astearte eta asteazkenetan, 18:10 - 20:00.
Matrikularen prezioa 95 eurokoa da hiruhileko baterako eta 185 eurokoa bi hiruhilekorako. Pentsiodunek, erretiratuek, aniztasun funtzionala dutenek, familia ugariek, langabeek eta ikasleek 65 euro eta 130 euro ordaindu beharko dute, hiruhileko baterako eta birako, hurrenez hurren.
Zalantzak argitzeko, arreta telefonoz emango da, 946790255 zenbakian, bai eta Museoaren webgunean ere: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Online matrikula: Bilboko Berreginen Museoa