Bilboko Berreginen Museoak gorputzaren tiranotasunari buruz hitz egingo du, ikasturteko lehenengo «Artelana bere testuinguruan» zikloan
Hitzaldi ospetsua irailaren 24an (ostirala) izango da, 18:00etan, Bizkaiko erakundean
Ekimen horren bidez, hurrengo hilabeteotan, Fidel Díez Mesa artistaren 20 gorputz 20 artista aldi baterako erakusketa berrira hurbildu nahi du Museoak
«La tiranía del cuerpo» («Gorputzaren tiranotasuna») izenburupean, hitzaldiak Greziaraino eramango gaitu, toki hartan gizonezkoen gorputzaren eraikuntza eskultorikoari buruz zegoen pertzepzioa ezagutzeko
Bilboko Berreginen Museoko teknikari Itziar Martija arduratuko da hitzaldia emateaz, osasun-arloko segurtasun-neurri zorrotzak betez
Parte hartu ahal izateko, aurretiaz hitzordua hartu beharko da 94 415 02 31 telefonoan.
Bilboko Berreginen Museoak hasiera emango dio ikasturteari «Artelana bere testuinguruan» zikloaren edizio berezi batekin; oraingo honetan, Itziar Martija teknikariaren eskutik, ikusleak Fidel Díez Mesa artistaren 20 gorputz 20 artista aldi baterako erakusketa ezagutu ahalko du, hilabetez hilabete. Erakusketa urriaren 1ean zabalduko da, eta Euskadiko 20 artista garaikideren lanak bilduko ditu, gaur-gaurkoak guztiak, Grezia klasikoko perfekzio fisikoaren ideiarekiko konparaketa bat egiteko. Ekimen honen bidez, Bizkaiko erakundeak bere abangoardiako programazio ofiziala egiten jarraitu nahi du, tokiko kultura segurua sustatze aldera.
La tiranía del cuerpo (Gorputzaren tiranotasuna) hitzaldia irailaren 24an izango da, 18:00etan, Bilboko Berreginen Museoan. Sarrera doakoa da, eta, parte hartzeko, aurretiaz izena eman beharko da 94 415 02 31 telefonoan.
Irailean, hitzaldien ikasturteari hasiera emateko, Artelana bere testuinguruan zikloak gorputzaren tiranotasunera eramango du publikoa. Hitzaldiaren asmoa da antzinako Grezian gizonezkoen gorputzari buruz zegoen eraikuntza eskultorikoaren pertzepziotik abiatu eta horren jatorriaz jabetzea, eta, gero, bilakaera-lerro bat marraztea, Grezian gizonezkoen gorputzari buruz egindako irudikapenetatik gaur egungoetara joateko, Artearen Historiaren bidez, arreta berezia jarriz jainkoen irudietan.
Hitzaldian, mugimendu klasikoaren aurreko irudikapenak, K.a. V. eta VI. mendeetako berezko konbentzionalismoak eta gorputzaren eraikuntza grekoen pertzepzio erromatarra aztertuko dira. Gero, mundu kristauan jainkoak irudikatzen dituzten lanek duten herentzia grekoa aztertuko da, eta, azkenik, gorputzaren kultura garaikideaz hitz egingo da, zeina XIX. mendean jaio zen eta prototipo klasikoen zuzeneko oinordekoa den.
Hori izango da lehenengo hitzaldia, baina aurtengo zikloak gorputzaren gaian jarri nahi du arreta, hainbat alderditatik begiratuta eta antzinako Greziarekin lotuta, betiere.
Bilboko Berreginen Museoak horrela emango dio hasiera bere jarduerarik zaharrenari, baita 2020-2021 ikasturtean ere, gaur egungo egoera gorabehera. Hitzaldi ezagun hauek erakusketako pieza bat aztertzen dute urtez urte, eta dagoeneko 10 urte bete dituzte; hala, zikloa hiriko kultura-erreferente bihurtu da.
Bilboko Berreginen Museoa, Mariaren Bihotzaren eliza zaharraren egungo egoitzan 2006an berriz zabaldua, Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da. Duela 80 urte sortu zuten, eta mota horretako onenetakoa da, erakusten dituzten berreginen aukeraketagatik eta kalitateagatik.
Nork hartu nahi du parte «Artelana bere testuinguruan» ziklo berrian? Gozatu ezazu Berreginen Museoko hitzaldirik ospetsuenaz, aldi baterako erakusketa berri bat ezagutzen duzun bitartean.
«ARTELANA BERE TESTUINGURUAN» ZIKLOA
• Eguna: osteguna, 2020ko irailaren 24a
• Ordua: 18:00
• Tokia: Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14, Bilbo)