MATRIKULA. Bilboko Berreginen Museoak 2020-2021 ikasturteko marrazketa eta pintura ikastaroetarako matrikula egiteko epea zabaldu du
Matrikula irailaren 15etik (11:00etatik aurrera) 20ra bitartean (14:00etara arte) egin behar da
Ikasturte honetan, matrikula online baino ezin izango da egin, Museoaren webgunean: https://www.bilbokoberreginenmuseoa.eus/es/aprende/escuela-dibujo/matriculacion/
Edozein arrazoirengatik matrikula etxean online egin ezin duten pertsonei Museoan bertan eskainiko zaie sarbide digitalerako gunea
Sarbide digitalerako gunea erabili ahal izateko, derrigorrezkoa izango da aurretik hitzordua eskatzea, irailaren 8tik 13ra, telefono zenbaki honetan: 94 679 02 55
Matrikula bakarra egin ahalko da pertsona bakoitzeko
Bilboko Berreginen museoak, ikasturte honetan ere, marrazketan eta pinturan formatzeko aukera eskainiko du 2020-2021 ikastaroen deialdiaren bidez. 125 plazak 5 taldetan banatuko dira; matrikula egiteko epea irailaren 15ean (11:00etan) hasiko da eta irailaren 20an (14:00etan) amaitu. Erakundeak Covid-19aren kontrako segurtasun eta higiene protokoloa garatu du, eta neurriok ikastaroetan ere ezarriko dira, orain arte hartutako neurri sanitarioak bermatzeko.
Beste batzuetan bezala, eskolak Bilboko Berreginen Museoaren egoitzan emango dira, Mirasol Kondearen kaleko 2. zenbakian, hain zuzen ere.
Aurten, matrikula online baino ezin izango da egin, Bilboko Berreginen Museoaren webgunean (https://www.bilbokoberreginenmuseoa.eus/es/aprende/escuela-dibujo/matriculacion/).
Matrikulazio-sistemaren funtzionamendua
Beharrezkoa izango da Bizkaiko erakundearen webgunean sartzea matrikula egin ahal izateko. Horretarako esteka JARDUERAK atalean egongo da.
Ikasle bakoitzak, matrikula egiteko orduan, hiruhilekoa edo hiruhilekoak eta taldeak aukeratu beharko ditu.
Hiruhilekoen kasuan, hiruhileko baten, bitan edo hirutan (ikasturte osoa) eman ahalko da izena.
Taldeen kasuan, gehienez ere, eskainitako bost taldeen artean bi aukeratu ahal izango ditu erabiltzaileak. Halaber, aukeratutako taldeen artean 1 lehentasuna eta 2 lehentasuna eman beharko zaie aukeratutako taldeei.
Zerrendak osatzeko, zozketa egingo da txanda bakoitza aukeratu duten pertsonen artean.
Matrikula egiteko orduan, erabiltzaile bakoitzari matrikularen frogagiria emango zaio. Pertsona bakoitzari lehentasun bakoitzagatik zenbaki bana emango zaio, hau da, matrikula egin duen pertsona bakoitzari zenbaki bat emango zaio 1 lehentasunagatik eta beste zenbaki bat 2 lehentasunagatik.
Emandako zenbakiak automatikoki sortuko dira eta txanda bakoitzerako korrelatiboak izango dira.
Txanda bakoitzari emandako lehentasuna erreferentzia gisa bakarrik erabiliko da. Pertsona bati bi txandatan egokituko balitzaizkio, 1 lehentasuneko plaza emango zaio.
Pertsona bakoitzeko matrikula bakarra onartuko da, salbuespenik gabe.
Sarbide digitala Museoan
Eten digitalari aurre egiteko asmoz, eta jarduera ahalik eta inklusiboena izan dadin (izan ere, aurten, matrikula online egin daiteke soilik), Museoak erabiltzaileen esku jarriko du sarbide digitalerako gunea zentroan. Modu honetan, hala nahi duten ikasleek aukera izango dute matrikula Museoan bertan egiteko (San Frantzisko kalea 14).
Horretarako, ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua eskatzea telefonoz (94 679 02 55 telefono zenbakia), irailaren 8tik 13ra bitartean (Museoaren ordutegian). Hitzordua lortu ondoren, eskatzaileak erakundera etorri ahalko dira, eta bertako langileek lagunduko diete matrikula egiten, irailaren 14tik 18rako astean.
Marrazketa eta pintura
Ikasturtean zehar ondoko jakintzei dagozkien gaitasunak garatuko dira: marrazketa naturala, akuarelak, olio-pintura eta bernizak eta akrilikoak. Horrez gain, marrazketaren teknika eta materialak eta sorkuntza proiektuak landuko dira, baita beste prestakuntza zentro batzuetako (arte-eskola eta unibertsitatea, esaterako) sarbide probetako prestakuntza ere.
Ikastaroak marrazketara zaletua den eta 14 urte baino gehiago duen edozeini daude zuzenduta, baita Arkitekturako eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan bananduta daude:
Urriaren 6tik abenduaren 22ra
Urtarrilaren 7tik martxoaren 26ra
Apirilaren 13tik ekainaren 25era
Txandak ondokoak izango dira:
A TALDEA: astearteak eta ostegunak
10:30etik 12:30era
B TALDEA: astearteak eta ostegunak
16:00etatik 17:50era
C TALDEA: asteazkenak eta ostiralak
10:30etik 12:30era
D TALDEA: asteazkenak eta ostiralak
16:00etatik 17:50era
E TALDEA: astearteak eta ostiralak
18:10etik a 20:00etara
Matrikularen prezioa 95 eurokoa da hiruhileko baterako, 185 euro hiruhileko birako eta 280 euro ikasturte osorako. Pentsiodunentzako, jubilatuentzako, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako, familia ugarientzako, paroan dauden pertsonentzako eta ikasleentzako prezioa 65 eurokoa, 130 eurokoa eta 195 eurokoa izango da hiruhileko baterako, birako eta hirurako, hurrenez hurren.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 946790255 telefono zenbakira, edo bilatu Berreginen Museoaren webgunean egongo den informazioa, bertan egongo baitira zehaztapenak eta matrikularen oinarri osoak.