
Berreginen Museoak modu birtualean egingo du martxoan “Obra bere testuinguruan”
Hitzaldi ezaguna Bizkaiko erakundearen Facebook eta Instagrameko kontu ofizialetan argitaratuko da martxoaren 26an, 18:00etan
Ekimen honekin, Museoak lanean jarraitu nahi du ohiko programazioa eskaintzeko, berrogeialdiak dirauen bitartean
Solasaldiak Herkulanoraino bidaiatuko du, erakundearen Altxor elektrikoen gaur egungo erakusketa sakon ezagutzeko
Itziar Martija, Berreginen Museoko teknikaria, arduratuko da bideo bitartez solasaldia emateaz
Bilboko Berreginen Museoak "Obra bere testuinguruan" zikloaren ekitaldi berezia eskainiko du martxoan, modu birtualean, Itziar Martija teknikariaren eskutik. Ekimen honen bidez, Bizkaiko erakundeak lanean jarraitu nahi du bere programazio ofiziala beste modu batean eskaintzeko, eta, horrela, erretiro-egun hauetan etxeko jarduerak sustatzeko.
Bideo-hitzaldia martxoaren 26an argitaratuko da, 18: 00etan, Facebook eta Instagrameko kontu ofizialetan. Une horretatik aurrera, erabiltzaile bakoitzak hitzaldia etxetik gozatu eta komentatu ahal izango du, nahi duen unean.
Martxoan, Herkulanora eramango du publikoa Obra bere testuinguruan zikloak. Azken hitzaldian, Vesuviok lurperatutako hirietako lehen indusketei buruz hitz egiten baldin bazen, Borboiek XVIII. mendean eginak, oraingo honetan denboran aurrera egingo da, gaur egun aire zabalean ikus daitekeen Herkulanoren zatia ezagutzeko, munduan parekorik ez duen hiri-aztarnategia.
Ponpeia ez bezala, egun batean erromatar Herkulano izan zenaren heren bat baino ezin da ezagutu oraindik. Alabaina, bere kokapenagatik eta lurperatua izan zen moduagatik, indusketek parekorik gabeko aztarnak atera dituzte argitara, K.a. 79. urteko erupzioaren biktima izan ziren gainerako hirietan ezin ikus daitezkeenak. Horiei esker, ezaugarri horietako hiri bateko eguneroko bizitzaren alderdi ugari berreraiki daitezke. Eguneroko bizitza horretaz mintzo dira maiatzaren amaierara arte Bilboko Berreginen Museoan ikusgai egongo den Altxor Elektrikoak erakusketan ikusgai dauden piezak ere. Erakusketako errepliketako bakar batek baino ez du kopiatzen Herkulanon berreskuratutako objektu bat, baina ikusgai dauden objektuen formak eta erabilerak ohikoak ziren hiriko erromatar domusetan.
Bilboko Berreginen Museoak 2019-2020 ikasturtean Obra bere testuinguruan tematizatu bat eskaintzea erabaki du. Bere hitzaldi ezaguna, bildumako pieza bat hilean behin aztertzen duena eta dagoeneko 10 urte baino gehiago dituena, Valladolideko Eskulturaren Museo Nazionaletik datorren Altxor Elektrikoak aldi baterako erakusketa berrian oinarrituko da. Hala, erakusketa Bizkaiko erakundean orain arte ikusitako anbizio handienetako bat da, eta jarduera horretan parte hartuz ere ezagutu ahal izango da.
Martxoko online jarduera hau doakoa da, eta interesa duen publiko guztiarentzat zabalik dago. Zikloa Museoaren programazioaren erreferente bihurtu da dagoeneko, eta hura sendotzen du alderdi pedagogikoan eta kulturalean. Hori dela eta, erakundeak hilabete honetan modu birtualean eskaini nahi du.
Bilboko Berreginen Museoa 2006ko azaroan berrireki zuten Mariaren Bihotzaren antzinako elizan, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetako bat da. Duela 80 urte sortua, bere modukoen artean onenetakoa da, erakusten dituen berreginen hautaketarengatik eta kalitatearengatik.
Nork nahi du Obra bere Testuinguruan online jarraitu? Gozatu Berreginen Museoaren hitzaldirik ezagunena martxoan modu birtualean, berrogeialdia hobeto eramateko.
“OBRA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA
• Data: osteguna, 2020ko martxoaren 26a
• Ordua: 18:00eta
• Lekua: Online. Instagram eta Facebook