OHARRA: ATZERATUTA Irekita dago Berreginen Museoaren marrazketa eta pintura ikastaroetan matrikula berritzeko edo lehenengoz matrikulatzeko epea
Egungo ikasleek 2020ko martxoaren 17an eta 18an berritu ahal izango dute matrikula
COVID-19 koronavirusaren hedapena sahiesteko borondatearekin, eta agintaritzak hartutako azken neurriak kontuan izanik, Berreginen Museoak marrazketa eta pintura ikastaroetan matrikula berritzeko edo lehenengoz matrikulatzeko epea atzeratzea erabaki dugu.
Jasandako egoera sentitzen dugu, esperoz laster guztiok ikustea.
*Berriren bat daukagunean jakinaraziko dizugu
Lekuren bat hutsik geldituz gero, matrikula berriak egin ahal izango dira, martxoaren 24an, 25an eta 26an
Aurrez aurre berritu edo egin ahal izango dira matrikulak, beste batzuetan bezalaxe
Pertsona bakoitzeko matrikula bakarra onartuko da
Bilboko Berreginen Museoak irailean eskaini zuen marrazketa eta pinturaren arloko prestakuntza jasotzeko aukera, 2019-2020 ikasturterako prestaturiko deialdian. Orain, hirugarren hiruhilekoa hasi baino aste batzuk lehenago, matrikula berritzeko edo matrikula berria egiteko aukera eskaintzen du, baldin eta berritzeen ondoren lekuren bat libre gelditzen bada.
Irailaz geroztik prestakuntza jasotzen ari diren ikasleek martxoaren 17an eta 18an berritu beharko dute matrikula. Prozesu honen ondoren lekuren bat libre geldituko balitz, 2020ko martxoaren 24an, 25an eta 26an matrikulatu ahal izango dira ikasle berriak.
Hala berritzeak nola matrikulazio berriak aurrez aurre egin beharko dira. Matrikulak Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14, Bilbo) egin beharko dira, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 10:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
Ikasturtean zehar, hainbat trebetasun landuko dituzte arlo hauetan: marrazketa naturala, akuarelak, olio pinturak, eta bernizak eta akrilikoak. Halaber, marrazketa teknikak eta materialak zein sormen proiektuak landuko dituzte, bai eta beste hezkuntza zentro batzuetarako, esate baterako, unibertsitate edo arte eskoletako sarrera probak prestatzeko ere.
Marrazketa gogoko duten guztiei irekita daude ikastaroak, bai eta Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan daude banatuta:
Urriaren 1etik abenduaren 20ra (gaur egun ematen)
Urtarrilaren 7tik martxoaren 27ra (2. hiruhilekoa)
Martxoaren 31tik ekainaren 26ra (3. hiruhilekoa)
Txanda hauek egongo dira:
Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era / Asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era
Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:50era / Asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:50era
Astearte eta asteazkenetan, 18:10etik 20:00etara
Matrikularen prezioak hauek dira: 95 euro hiruhileko baterako eta 185 euro bi hiruhilekorako. Pentsiodunek, erretiratuek, ezinduek, familia ugarietako kideek, langabeek eta ikasleek prezio hauek izango dituzte: 65 euro eta 130 euro, hiruhileko baterako edo bitarako den.
Bide hauek erabil ditzakezu, edozein zalantza argitzeko: 946790255 telefonora deituta edo Museoaren webgunean (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus).