Beren obrak ikusgai jarriko dituzten artisten bila dabil Bilboko Berreginen Museoa
Bizkaiko erakunde honek ART MARKET ekimena antolatu du abenduaren 14rako, 10:00etatik 15:30era.
Parte hartu nahi duten artista guztien lana eta esfortzua sustatu nahi ditu kultur ekitaldi honek, eta gune bat eskaintzen die, dohainik.
Jarduerak Mariaren Bihotza plazan egiten den San Frantzisko auzoko azokarekin bat egingo du, eta musikaz eta arteaz gozatu ahal izango da bertan.
Artista zara eta zure obrak sustatu nahi dituzu? Bilboko Berreginen Museoak ART MARKET antolatu du abenduaren 14an, 10:00etatik 15:30era, eta, bertan, horretarako aukera izango duzu. Bizkaiko erakundea artista bila dabil, euren lanak Museoaren barruan ikusgai jarri ditzaten egun batez. Kultur ekitaldi horrekin, artearen alde lan egiten duten pertsona horien guztien lana eta esfortzua sustatu nahi ditu Museoak, eta horretarako gune bat eskainiko die, dohainik. Gainera, jarduerak bat egingo du San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan izango den bigarren eskuko azokarekin. Ekitaldian askotariko musika- eta arte-emanaldiak eskainiko dira.
Berreginen Museoaren asmoa da artea sortzen diharduten pertsonek aukera izan dezaten erakundearen artista gonbidatuak izateko egun batez.
Jakin nahi duzu zelan parte hartu? Hemen duzu informazio guztia
Nahi duten artista guztiek har dezakete parte, eta izen-ematea 2019ko azaroaren 22tik 29ra bitartean egin ahal izango da. Horretarako, beharrezkoa izango da txosten labur bat bidaltzea, standean ikusgai jarriko diren obren 3 adibiderekin, baita CVa ere (PDF formatuan), itziar.martija@bbmuseoak.eus helbidera.
Lanak ikusgai eta salgai jartzeko erabiliko diren standak doakoak dira erabat. Hautatuen zerrenda posta elektroniko bidez jakinaraziko da abenduaren 5ean.
Standak egunean bertan muntatuko dira, 08:30ean, eta espazioak (2 x 1,5 m) heldu ahala banatuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak bere mahaia edo astoak ekarri beharko ditu muntaketa egiteko, eta eguna amaitutakoan jasoko dira.
Edozein zalantza argitzeko, honako helbide elektronikoa jarri da artisten eskura: itziar.martija@bbmuseoak.eus.
Ez zalantzarik izan! Idatzi orain, eta izan zaitez Berreginen Museoko artista egun batez!
Bilboko Berreginen Museoa artista bila dabil.
PARTE HARTZEKO ARAUAK
1- Hautatutako artistek bakarrik hartuko dute parte.
2- Artista bera izango da bere stand-aren muntaia eta desmuntaiaren arduraduna. Antolaitzaileak parte hartzaile bakoitzeko aulki bat utziko du. Mahaiak, astoak edota lanen erakusketarako beharrezko materialak parte hartzaileek ekarriko dituzte.
3- Artista bakoitzak muntaia eta desmuntaia egiteko erakundeak jarritako ordutegiak beteko ditu.
4- Sarbideak, hormak eta museoko artelanak ez dira okupatuko.
5- Artista bera izango da bere stand-aren arduradun
6- Artista berak egindako lanak izango dira erakusgai, bai originalak bai berreginak.
7- Erakundea ez da ez kalteaz ez lapurretaz arduradun egiten.
8- Artistak arauak ez betetzeagatik museoan kalterik sortu ezkero hauen arduradun izango dira.
9- Erakundeak argazkiak eta bideoak egiteko aukera izango du arakundearen sareetan erabiltzeko.