“Swing Party Museoan” Lindy Band Collective eta BLV-ARTen eskutik
Bertaratzen den jendeak dantza egin ahal izango du eskultura artean, 11:30etik 13:30era arte
Berreginen Museoak asteburua modu ezin hobean ospatuko du, arte klasiko, dantza eta musikarekin. Bere ekitaldi nagusietakoa, “Swing Museoan!” arrakastatsua, “Swing Party Museoan” bihurtuko da igande honetan, BLV-ART kultur jaialdiari esker. Energia berriztuarekin eta dibertsio askorekin heldukoda jarduera erakundera, 11:30etik 13:30era arte. Dantza egiteko pista handi eta berezi bat, nahi duen orok Lindy Band Collectiveren musikaren erritmoaz gozatu ahal izateko. Euskal jazzaren eszenaren interprete aitortuekin osatutako banda, zeinak swingaren estandar herrikoienak interpretatzen dituen, 20ko hamarkadatik 50ekora arteko New Yorkeko areto eta plazak gogoratuz, publikoa dantzan jartzeko xedearekin.
Musika-ikuskizun honetaz gain, zeregin nagusia swing dantzatzea da: Lindy Hop-a afro-amerikar dantzarien aldetik New Yorken dagoen Savoy Ballroom deitzen den dantza-areto batean gizarteratu den dantza-estiloa da.
Denboraren poderioz, Lindy Hop-etik swing estilo ugari sortu ziren, esate baterako, West Coast, Jive, Boogie Woogie, Balboa, Wendy, etab.
Doako jarduera da, eta publiko osoari zabalduta dago. Gero eta jende gehiago etortzen da swingaz gozatzera antzinako Mariaren Bihotza elizara (San Frantzisko 14); bertan Berreginen Museoa dago gaur egun.
“Swing Party Museoan” dantza egiteko eta swing musika sustatzeko xedez heldu da gurera, baita dantza bere habitatetik eta testuingurutik ateratzeko ere; kalean ipintzeko edo, kasu honetan bezala, museo batean, eta pertsonak, artea, musika zein dantza kokatzen diren toki komuna aurkitzeko.
Swing dantzatzeko gogoa duzu BLV-ART ospatzeko? Ez ezazu galdu “Swing Party Museoan” ekimenaz gozatzeko aukera! Plan paregabea, Bilbon.