Euskal musika koraleko kontzertua Berreginen Museoan
Euskeria Abesbatzak eta Kemen Gra taldeak abestuko dute
Hitzordua maiatzaren 31n (ostirala) izango da, 20:00etan, Bizkaiko erakundean
Sarrera dohainik da
Bilboko Berreginen Museoaren egitarau kultural luzearen barruan ekitaldiak gehituz doaz. Oraingo honetan, Bizkaiko erakundean, euskal musika koraleko kontzertuaren txanda izango da; Euskeria Abesbatza eta Kemen Gra arituko dira. Hitzordua maiatzaren 31n (ostirala) izango da, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da.
Euskeria Abesbatza, ahots mistoen taldea, tradizio eta ibilbide luzea duen korua da, bai Bizkaian bai Euskal Herrian. Estitxu Arregik zuzentzen du, eta talde honexek emango dio ekitaldiari hasiera.
Kemen Gra ahots mistoen abesbatza duela gutxi sortua da. 10 lagunek osatzen dute, eta aurretik beste talde batzuetako kide izan dira, esate baterako, Bilboko Opera Koruan, Ars Viva-n, Leioako San Juan abesbatzan, etab. Euskal kultura transmititu eta hedatzeko xedea du. A capella abesten dute, Xabier Kalzadaren zuzendaritzapean.
Errepertorio bereziarekin iritsiko dira bi taldeak Berreginen Museora, ikusleak harritzeko asmoz. Kontzertuak bi zati izango ditu, eta, amaieran, elkarrekin interpretatuko dute obra bat.
Egitaraua:
20:15ean: Euskeria Abesbatzaren emanaldia (20 min, gutxi gorabehera)
Jarraian, Kemen Gra (20 min, gutxi gorabehera)
Amaitzeko: emanaldia elkarrekin
Musika korala gustuko duzu? Mariaren Bihotzaren eliza izandakoak ateak irekiko ditu, Euskeria Abesbatzaren eta Kemen Graren emanaldietarako. Ez galtzeko kontzertua!