Berreginen Museoak “Soplo-Arnasketa Saiakerak” erakusketa hartuko du

Erakusketa
2021eko Otsailaren 20tik Apirilaren 7ra

•          Bilboko lau gunetan egongo dira kokatuta esku-hartzeak: Zabalguneko Eraikinean, Euskal Museoan, arkeologia aztarnategian eta Abandoko udaltegian.

•          Proiektu hau lehen #Bilbao Aurrera Planaren barruan zetorren, eta Udalak sustatu zuen 2020an, krisi sanitarioak gogorren erasandako sektoreei laguntzeko.

•          Erakusketa bihartik aurrera, otsailak 18, egongo da irekita ikusi nahi duenarentzat, apirilaren 7ra arte.

 

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur goizean inauguratu du “Soplo-Arnasketa Saiakerak” izeneko erakusketa tzar deszentralizatua. Lau gunetan egongo da banatuta, Bizkaiko hiriburuan, Bilboko Udalak antolatuta Bilbao Arte Fundazioarekin elkarlanean, eta krisi sanitarioak artisten sektorean izan dituen ondorioei erantzuteko xedez, 2020an lehen #BilbaoAurrera Plana abian jarrita Udalak tokiko kultur eragileei emandako babesaren emaitza da erakusketa.

Alde horretatik, Zabalguneko Eraikinean egindako aurkezpenean, alkateak azaldu du Udalak, “joan diren hilabeteetan, era bateko eta besteko ekimenak jarri dituela abian Uriko sektore artistikoari laguntzeko, balio kate osora eta arlo guztietara iritsi nahirik. Tokiko kultur eragileekin hartutako konpromisoari zentzua ematen dioten ekintzak dira. Eta, haien artean, deialdi hau, arte garaikideko sorkuntzaren sektorea suspertzeko asmoa duena. Hala lortu dugu erakusketa tzar hau, “Soplo – Arnasketa Saiakerak” izenekoa.

Erakusketa honetan 25 artistaren proiektuak erakusten dira, eta guztira aurkeztutako 128 proiekturen artean hautatu zituen epaimahai batek, zeina Andrea Estankona, Aimar Arriola eta Maite Martínez de Arenazak osatzen baitzuten; erakusketan, pandemiak eragin dituen ondorioei heltzen zaie, gizartean, ekonomian, politikan nahiz artean eragin dituen ondorioei, “betiere bazterrera utziz hitzez hitzezko hurbilkerak, eta erantzun plastiko eta formal zailagoen alde eginez”, adierazi du.

Erakusketa deszentralizatua lau gunetan antolatu da, uriko lau egoitzatan, hala nola Zabalguneko Eraikina (han izan da inaugurazioa), Euskal Museoa, Mariaren Bihotzeko Plazako Aztarnategia eta Abandoko Udaltegia. Gune horietako bakoitzeko esku hartze artistikoak ideia edo ardatz nagusi baten inguruan izan dira: hondamendia, etxea, uria eta gorputza. “Elementu horien xedea da indarra ematea irakurketa askotarikoei eta obra eta gune batzuen eta besteen artean gertatzen diren oihartzun eta konexioei, bai eta gune bakoitzaren eta uriaren artekoei ere”, adierazi dute obren komisarioek.

 

 

ARTISTEN SEKTOREARI LAGUNTZEA

2020ko ekainean Bilboko Udalak argitara eman zuen “Ekaitzaren ostean” izeneko deialdiaren azken emaitza da erakusketa; Udalak, deialdi horren bidez, Covid 19aren krisiak artisten sektorean eragindako ondorioak bigundu nahi izan zituen, eta arte garaikidearen sorkuntzaren tokiko sektorea sustatu. Jatorrizko deialdiarekin batera bigarren deialdi bat egin zen, testu kritikoetarako, “Isiluneen artean” izenekoa, eta biak ala biak 2020ko ekainean eman ziren argitara Bilboko Udalaren finantza-laguntzari esker, guztira 100.000 euro bideratu baitzituen ekimen horretarako.

Hautatutako proiektuek 2.000-na euro jaso dituzte Udalaren ekarpenetik; era berean, erakusketan jarri diren proposamen guztien artean, 5 sari banatuko dira, 5.000 eurokoak, epaimahaiaren iritzian esanguratsuenak izan diren proiektu artistikoetarako.

 

 

GUNEAK ETA ARTISTAK

 

ZABALGUNEKO ERAIKINA (URIA), Zabalguneko plaza, 11.

Hasiera: otsailaren 18a

Ordutegia: astelehenetik domekara (jaiegunetan izan ezik), 8:00-20:00 h.

Obrak eta artistak: Jaia!, Taxio Ardanazena (Iruñea, 1978), Desescalada walks 2020, Helena Goñirena (Bilbo, 1990), Se llama nostalgia, David Hornback-ena (Los Ángeles,1962), Homenaje al skatepark de Deusto, Los Picoletos-ena - Dante Litvak (Buenos Aires, 1990) eta Fabro Tranchida (Buenos Aires, 1987), Kolapso, Imanol Marrodán-ena (Bilbo, 1964), In_true_sista77, Beatriz Sánchezena (Kordoba, 1977) eta Conocéis a Chanel de Tania no sabéis nada. Eliza jende gutxi, Imagen 34-ena - Mar Torre (Palentzia, 1986).

 

EUSKAL MUSEOA BILBAO (ETXEA) Miguel Unamuno Plaza, 4.

Hasiera: otsailaren 22a

Ordutegia: astelehenetik zapatura, 10:00-19:00 h; domeka, 10:00-14:00 h; martitzenetan, itxita.

Obrak eta artistak: Visiones oníricas y sobras en confinamiento, Malús Arbiderena (Donostia, 1958), Topatzeko eta iristeko aukerak inperfekzio piktorikoetatik, Mikel Erkiaga Herranena (Bilbo, 1994), 1/400.  La presencia inadaptada, Charo Garaigortarena, Caer al tiempo, Iván Gómezena (Irun, 1984), Sin habitación propia, Irune Orbearena, eta  Dream, Dream, Dream / Alarma,. Javier Rodríguez Pérez-Curielena (Oviedo, 1978).

 

MARIAREN BIHOTZAREN PLAZAKO AZTARNATEGIA (HONDAMENDIA), San Frantzisko, 12.

Hasiera: otsailaren 20a

Ordutegia: Martitzena: 10:00-13:00 h; eguena, 16:00-19:00 h, eta zapatua, 11:00-14:00 h

Obrak eta artistak: Magua, M. Benito Piriz-ena (Durango, 1992), Green Songs. Pequeños exorcismos clorofílicos, María Ibarretxerena (Bilbo, 1977), Anormal Paradise, Ismael Iglesiasena (Durango, 1974), MAGIC is MIGHT, MawatreS-ena – Juan Pablo Ordúñezena (Madrid, 1986) eta Presagios que nos circundan, Susana Talayero-rena (Bilbo, 1961).

 

ABANDOKO BARRUTIKO UDALTEGIA (GORPUTZA) Barrainkua, 5

Hasiera: otsailaren 18a

Ordutegia: astelehenetik barikura, 8:30-20:45 h; zapatua eta domeka, itxita.

Obrak eta artistak: Hinchados, Jone Elorriagarena (Durango 1993), Caen, Santiago F Mosteyrín-ena (Madril, 1982), Encontrarás la manera, Izaro Ieregirena (Algorta, 1987), Je t’aime moi non plus, Pablo Marterena (Cádiz, 1975), Huellas (nº1 y nº2), Karlos Martinez B-rena. (Durango, 1982) eta Un chant d’amour, Eduardo Sourrouille-rena (Basauri, 1970).

 

PROIEKTU DESLOKALIZATUA

Obrak eta artistak: Equipo titular, Ibai Madariaga Sagastizabalena / Cristian Romero Garcíarena / Miel Oyarzabal Rodríguezena.