Noren Esku? Los Derechos Humanos en la Historia

Erakusketa
2009ko Irailaren 10tik 2010eko Ekainaren 6ra

NOREN ESKU? Los Derechos Humanos en la Historia erakusketak ibilbide bat proposatzen zuen Historia Unibertsaleko etapetan eta zibilizazioetan zehar, oinarritzat hartuz Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta hautatutako zibilizazioetako kolektiboek bizi izandako egoerak.

Erakusketa irekiz, Hammurabi Kodearen berreginak giza eskubideek antzinako zibilizazioetan izan zituzten interpretazio ugari ezagutzeko gonbita egiten zigun, Mesopotamiatik Erromatar Inperiora arte.