Afrodita eta Dione

Britaniar Museoak egina 1932
Partenoiko Ekialdeko Frontoiko L eta M figuren eskaiolazko kopia
Jatorrizkoa Britaniar Museoan kontserbatzen da.

Bi emakume-figura hauek Afrofita eta Dione jainkosak irudikatzen dituztela dirudi. Jatorrizkoak Penteliko mendiko marmolean zizelkatu ziren, mukulu biribilean, hau da, bere alderdi guztietatik. Atenasko Partenoiaren fatxada nagusian kokatu ziren, eraikina goiko aldean errematatzen zuen frontoi deritzon espazio triangeluar batean.

Etzanda ageri den emakumeak Afrodita irudikatzen du: amodioaren, edertasunaren era ugalkortasunaren jainkosa greziarrentzat. Beste emakume baten gainean bermatuta dago Afrodita, eta hori haren ama izan daiteke, Dione. Figuren ezaugarri deigarrienetako bat da bien gorputzak nola ikus daitezkeen soinekoetatik zehar. Oihalak zizelkatzeko modu horri oihal bustien teknika deritzo. Emakumeen gorputzaren edertasuna biluztu beharrik gabe erakusteko erabiltzen zen. Gizonak biluzik irudikatu ohi baziren ere, Grezia zaharrean ez zen begi onez ikusten emakumeen gorputza erakustea.