Juanjo Navas abeslariak “SanFran Kantan” izeneko zikloan
Juanjo Navas kantalariak ”SanFran Kantan” zikloan parte hartuko dau, espazio paregabe baten.
Hurrengo eguenean, ekainak 13, 20:00etan San Frantzisko Komentuko Aztarnategian, “SanFran Kantan” izeneko Musika ziklo barruan, Juanjo Navasen kontzertua izango dogu.
BilbaoHistorikok, San Frantzisko, Bilbo Zahar eta Zabalako Merkatari eta empresen erakundeagaz, sortutako proiektu handi baten barruan sartutako ekintza hau, musikaren bitartez auzoak bermatu eta bultzatzea dau helburu.
Aldi honetan, emankizun berezi eta heterogeneo batetaz gozatzeko aukera izango dogu Juanjo Navas errepertorio zabalarekin, “El Vaca” izeneko gitarr-jotsaile; Alejandra Ladrón de Guevara dantzari eta José Manuel Palacios-en perkusioaren mus laguntzarekin. Flamenkoa, Bilboko zentrora hurbiltzeko era ezberdin bat izanik.
Juanjo Navasen esanetan: Bilbon gero eta interez gehiago dago estilo honen inguruan, kontzertu ezberdinetara gero eta jende gehiago hurbilduz, horren bitartez ikasketa talde berriak sortuz. Ezberdina dan produktu bat aurkeztuz eta landuz.
“SanFran Kantan” izeneko ziklo honek, Bilbao Ekintzaren Udaletxearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza dauka, baita Bilboko Berreginen Museoarena ere.
Doakoa sarrera izango dau tokia bete arte, ordu eta laurdeneko iraupenagaz,non musikaren bitartez bidaiatzen gagozalakoan egongo gara. Komentuko Aztarnategiari buruzko beste ikuspuntu bat sortuz.
San Frantzisko, Bilbo Zahar eta Zabalako auzoetara hurbiltzeko aukera paregabea da, musikaz eta inguruko dendak eta tabernetaz ezagutzeko momentu ona izanik.