Bilboko Berreginen Museoak Gau Irekia 2020rekin bat egingo du arte eszenikoen bidez
Gau Irekia Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan egiten den jaialdi parte-hartzailea da, eta Sareanek antolatzen du
Abenduaren 12an izango da ekitaldia
Bizkaiko erakundean La Gran Fiesta EX tradicional ikuskizunaz gozatu ahal izango da
Bestalde, Aztarnategian, Oda Mimizú pieza egongo da ikusgai
Bilboko Berreginen Museoak, beste edizio batez, Gau Irekiari leku egingo dio. Bilbo Zaharrak, San Frantziskok eta Zabalak antolatzen duten jaialdi parte-hartzailea da, eta jarduera sozial eta kulturalez betetzen ditu hiriko kale horiek. Sarean Elkarteak antolatzen du ekitaldia, eta eremu horretako hainbat lekutan egiten da; hala, kolektibo eta pertsona mota ororen partaidetza sustatzen da. Arteaz eta kulturaz gozatzea da helburua, sorkuntza lanak sortuz edo halakoekin gozatuz.
Oraingoan, abenduaren 12rako egitarau hau prestatu da Berreginen Museoan:
18:00 / 18:45 / 19:30:
EX Tradicional. Artea eta moda (Gehieneko edukiera: 13 pertsona emanaldiko). Doakoa
Jai herrikoak, lurraldekoak, folklorea eta ohitura kolektiboak abiapuntu gisa hartuta, La Gran fiesta EX tradicional izaera ludikoa duen sormen-proposamena da, eta herrietako jai tradizionalak simulatu nahi ditu, halakoetan baliatzen diren tresnak erabilita: kalejirak, kantutegiak, otoitzak, buruhandiak, jantziak, aldareak, errituak, dantzak, jokoak.
Emaitza La Gran Fiesta EX Tradicional da; partaide eta boluntario guztiei San Frantziskon barrena desfilatzeko gonbita egiten zaie, tailer horietan sortutako emaitzak erakusteko.
19.30:
Oda Mimizú. Dantza. Doakoa
Gurtzari eskainitako bizitza baten hondarren aurrean gelditzea. Oda Mimizú pieza eszeniko bat da, bizitza garaikideko errituak aztertzen dituena. Balio plastikoak txertatzen dituen paisaia erritmikoa da, eta objektuen eta gorputzen arteko atzeraelikadura erlazio batzuk erakusten ditu.
Informazio gehiago eta erreserbak: http://gauirekia.com