Berreginen Museoak uztailean eskainiko du marrazketa ikastaro trinkoa
Eskaintzen diren plazetarako matrikulak ekainaren 22tik 26ra bitartean egin daitezke
Zentroak beharrezko higiene- eta segurtasun-neurri guztiak hartu ditu prestakuntza behar bezala egingo dela bermatzeko
Matrikula egiteko, ekainaren 22tik 26ra bitartean, Museoaren webgunean jarraibideekin batera dagoen inprimakia bete beharko da: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Plaza-kopuru mugatua dago (Gehienez 15 pertsona ikasgela bakoitzeko)
Berreginen Museoak etengabe egiten du programazioa berritzeko apustua, eta uda honetan marrazketa eta pintura ikastaro trinko eta berritua eskainiko du, uztailean.
Oraingo honetan, higiene- eta segurtasun-arau zorrotzei jarraituz egingo du, COVID-19arekin bizitako pandemiaren osteko prestakuntza behar bezalakoa izango dela bermatzeko.
Programak hiru etapa izango ditu. Lehen astean, uztailaren 3tik 9ra, gaia natura hila izango da. Hurrengo astean, uztailaren 10etik 16ra, urban sketching estiloa izango da ardatza. Amaitzeko, uztailaren 17tik 23ra, erretratua landuko da. Modu horretan, bukatutzat emango da hiru asteko ikastaroa.
Aurten, ikastaro trinkoak aste bat, bi edo hiru aste egiteko aukera emango du. Astebeteko ikastaroak (20 ordu) 150 euroko prezioa izango du. Izena bi asterako ematen bada (40 ordu), 210 € ordaindu beharko dira. Azkenik, ikasturte osorako, alegia, 3 asterako (60 ordu) egiten diren izen-emateek 300 euroko prezioa izango dute.
Ikastaroetan parte hartzeko, matrikula egin beharko da Bilboko Berreginen Museoaren webgunean (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus). Bertan, horretarako inprimakia eta prozesua egiteko jarraibide guztiak egongo dira eskuragarri. Inskripzio-modalitate berri hori dokumentuak in situ ukitzea saihesteko eta higiene-baldintza handiagoak bermatzeko egingo da. (Gehienez 15 pertsona ikasgela bakoitzeko)
“Natura hila”
uztailaren 3tik 9ra
09:30etik 13:30era
astelehenetik ostiralera
“Urban sketching”
uztailaren 10etik 16ra
09:30etik 13:30era
astelehenetik ostiralera
“Erretratua”
uztailaren 17tik 23ra
09:30etik 13:30era
astelehenetik ostiralera
*Gaur egungo egoera dela-eta, programazioak aldaketa arinak izan ditzake une bakoitzeko araudia bermatzeko.
MATRIKULAK
Egin zure matrikula hemen: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Edozein zalantza argitzeko, 946790255 telefonora deitu dezakezu, 10:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.
INFORMAZIOA: 946 790 255
Plaza-kopuru mugatua. Gutxienez 6 ikasle
Marrazkia maite duzu? Horretan trebatu nahi? Sartu Berreginen Museoaren webgunean, eta egin zure matrikula orain!