Fundazioa

1916an hasi ziren entzuten Bilbon museoak sortzeko eskatzen zuten ahotsak, besteak beste Berreginen Bildumari lotutako museo bat, Arte Eder Museoaren eta Euskal Etnografiako Museoaren garai hartako eskaintza osatzeko. Asmo hark ez zuen itxura hartu 1922 arte. Urte hartan, Manuel Ramirez Escudero jaunak Euskal Kulturaren Batzordeari aurkeztu zion Bilbon Berreginen Museoa sortzeko mozioa.

Zortzi urte igaro ziren, hala ere, museoak herritarrei ateak zabaldu zizkien arte. Gorabehera handiko zortzi urte haietan, Museoaren sustatzaileen asmoa zen instituzioetatik –Udala eta Aldundia– beharrezko laguntza lortzea, egitasmoa bultzatzeko, egoitza izateko, eta, are garrantzitsuagoa, piezen Bilduma osatzeko.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest