Babesleen lehenengo batzordea

1927a giltzarria izan zen Berreginen Museoaren historian. Urte hartako urriaren 1ean museoa sortzea onartu zuten, 1922an aurkeztutako aktaren arabera. Abenduaren 9an, berriz, Patronatuaren lehen Batzordea eratu zen, instituzioaren Organo zuzendaria eta harrezkeroztik instituzioa zuzendu duena.

Lehen Batzorde hartan egitasmoaren sustatzaile Manuel Ramirez Escudero jauna lehen lehendakariordea izan zen, eta harekin batera Bilboko sasoi hartako pertsona ospetsuak.