Zeusen aldarea Pergamon, Zeus jiganteekin borrokan

Erliebe hau Asia Txikiko Pergamo hirian eraiki zen Zeusen Aldarearen ekialdeko frisoari dagokio. Atalo dinastiako erregeek Eumenesek Pontoan izan zuen garaipena ospatzeko eraiki zutela uste da.

Frisoan erraldoien eta Olinpoko jainkoen arteko guda mitologikoak irudikatuta daude. Aurre-aurrean, Zeusek, benetako protagonistak, eskumaldean duen erraldoiari tximista bat jaurtitzen dio. Konposizioa izugarri dramatikoa da eta mugimendu etengabea irudikatzen duten diagonalez osatuta dago. Era berean, giharrak handituta daude eta honek adierazkortasun handia ematen dio multzoari.

Barroko helenistikoko maisu-lan hau XIX.mendean aurkitu zen. Nahikoa hondatuta dago, Bizantziar garaian hiriko akropoliaren harresiaren eraikuntzan berrerabilia izan zen eta.

  • Ezezaguna
  • Greziar artea. Aro helenistikoa. K.a. II.mendea
  • Jatorrizkoa Berlingo Pergamon Museoan dago.
  • Kopia hau Berlingo Pergamon Museoan egin zen, 1932an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest