Zeusen aldarea Pergamon, Atenea jiganteekin borrokan

Pergamoko frisoan, Zeusen irudiaren ondoan, jainkoaren alaba Atenearen irudia nabarmentzen da. Berarekin batera, beste pertsonaia ezagun batzuk ikus daitezke. Jainkosaren eskumaldean, Lurraren irudi den Gea jainkosa, Lurraren erraietatik irteten dela dirudi, Nike Garaipenak Atenea olibondo-adar batez koroatzen duen bitartean. Beste muturrean, Alcioneo erraldoiak, Gearen semeak, Ateneak adatsetik heltzen dion artean, jainkosaren sugeari aurre egiten dio, heriotza ziurretik libratu nahian.

Eszena benetan hunkigarria da. Gorputzak iraulkatu egiten dira, formak hondoratu egiten dira, argien eta itzalen arteko kontraste handia sortuz eta, ororen gainetik, Alcioneoren aurpegiak borroka itzel honen oinazea eta etsipena argi eta garbi adierazten ditu. Bere begi sartuak, bekoki zimurtua eta bisaia gogorra, barroko helenistikoko adierazkortasunaren adibide nagusia dira.

  • Ezezaguna
  • Greziar artean. Aro helenistikoa. K.a. II.mendea
  • Jatorrizkoa Berlingo Pergamo Museoan dago.
  • Kopia hau Berlingo Pergamo Museoan egin zen, 1934an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest