Versallesko Diana

Pieza hau greziar jatorrizko lan bat oinarritzat hartuta sortutako erromatar obra da. Belvedereko Apoloarekin antzekotasun handiak dituenez, ohituraz, jatorrizkoa K.a. IV.mendean Leocares eskultore grekoak egin zuela esaten da.

Artemis edo Diana korrika dago irudikatuta, buirakako gezi bat hartzera doan unean. Ondoan jainkosarekin erlazionatzen diren animalietako bat du, oreina, alegia. Korrikaldia errazteko kitoi laburra darama soinean eta honen gainean himantiona.

Artelan hau errege-bildumarena da 1556tik, Pablo IV-ak Enrike II-ari oparitu zionetik. Hala ere, mendeetan zehar kokaleku ezberdinak izan ditu. Horietako batetik, Versallesko Jauregitik, hain zuzen ere, datorkio Versallesko Diana izena.

  • Leocaresen jatorrizko baten kopia
  • Arte erromatarra. Inperio garaia. K.o. I-II mendeak
  • Jatorrizkoa Parísko Louvreko Museoan dago.
  • Kopia Parisko Louvreko Museoan egin zen, 1932an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest