Sileno eta Dionisio umea

Greziar mitologiaren arabera, Zeusek bere sasiko semea, Dionisio, bere emazte Heraren haserrearengandik babesteko, Silenoren ardurapean utzi zuen. Honen ondoan, Dionisio Nisa mendian hazi zen, satiroen eta ninfen artean.

Bere ezaugarriak kontutan hartuz, artelana Erromako inperio garaikoa dela esan daiteke eta jatorrizko eskultura Lisipok egin zuela, K.a. IV.mendean, brontzez. Izan ere, eskultore honen obraren ezaugarri da, alde batetik, aurrekoa baino kanon luzangagoa erabiltzea eta, bestetik, eskulturaren espazio-eremua gainditzea eta ikuslearenean sartzea, inguru guztian era askotako bistak sortuz.

  • Lisiporen jatorrizko lan baten kopia
  • Inperio garaiko erromatar artea. K.a. I-III.mendea
  • Jatorrizkoa Parisko Louvreko Museoan dago.
  • Kopia hau Parisko Louvreko Museoan egin zen, 1930ean.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest