Samotraziako Garaipena

Samotraziako Nike izenaz ere ezaguna den eskultura, Charles Champoiseau Adrianopolisko koltsulordeak 1963an aurkitu zuen, Samotrazia izeneko uhartean. Dirudienez, garaipenaren jainkosa grekoaren irudi kolosal hau, Rodas uharteko biztanleek itsas-garaipen baten oroitzapen gisa, Samotraziako Kabiriar jainkoen santutegian egindako eskaintza bat izan zen.

Rodasko tailerrean sortu zuten eta artelanak estilo honen aro barrokoena iragartzen du. Garaipenak haizeari dotorezia handiz aurre egiten dio, idulki lana egiten duen itsasontzi baten brankan. Ikuspegi ezberdinetara zabaltzen den espiral itxurako konposizioak biziki dramatikoa den efektua sortzen du. Era berean, artistak, aro klasikoko Fidiasen oihal bustien teknika berrerabiliz, artelanaren mugimendua eta adierazkortasuna areagotzea lortu du.

  • Ezezaguna
  • Greziar artea. Aro helenistikoa. Ca. K.a. 190
  • Jatorrizkoa Parisko Louvreko Museoan dago
  • Kopia hau Parisko Louvreko Museoan egin zen, 1932an
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest