Olimpiako Hermes

Jatorrizko eskultura Heraren Tenpluan aurkitu zen, 1877an Olinpiako Santutegian egin ziren indusketetan. Hermesek, jainkoen mezulariak, Dionisio, Zeusen seme jaioberria, Nisa mendiraino darama, Heraren haserre mendekariaz babesteko.

Irudiaren konposizioa guztiz praxiteliarra da. Gorputzaren behealdeko contrapostoa eta goialdeak aurkako alborantz egiten duen makurdura konbinatzen ditu. Ez hori bakarrik, burua berriro ere dago eskumalderantz okertuta. Hori dela eta, Hermesen gorputzak S itxura hartzen du, autorearen obren bereizgarri den praxiteletar kurba famatuarena, alegia.

  • Praxiteles
  • Greziar artea. Aro postklasikoa. K.a. IV.mendea
  • Jatorrizkoa Olinpiako Arkeologi Museoan dago.
  • Kopia hau Berlineko Museoen Erreprodukzio Tailerrean egin zen, 1932an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest