Moises

Michelangeloren Moises hau, artistak Julio II-a Aita Saituarentzat sortu zuen hilobiaren erdi aldean dago, Erromako San Pietro in Vincoli elizan, nahiz eta gorago eta albo baten egoteko diseinatua eta egina izan zen. Kokapen aldaketa honen ondorioz, ikuslearentzako lehenengo arreta-gunea eskulturaren tamaina da, eta ez Moisesen aurpegiari zein anatomiari legokiokeen azterketa psikologikoa.

Bibliako aitalehena …hebrearren gidari eta nagusi…bezala agertzen da irudikatuta, …jesarrita, gogoeta egiten, jakinduriaz…. Itunaren Harlauzak eskumako besoan dauzka eta amorru bizia antzematen zaio gorputzaren ezkerralde osoan: aurpegi kopetilunean, tenk dagoen besoan eta altxatzeko keinua egiten duen zangoan.

  • Michelangelo Buonarroti.
  • Errenazimentu garaia. 1513-1516
  • Jatorrizkoa Erromako San Pietro in Vincoli elizan dago.
  • Kopia hau Erromako tailer baten egin zen, 1934an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest